Berriak

CAF SIGNALLING, LA ENCINA-XÁTIVA-VALENCIA ATALA. MEDITERRANEOKO KORRIDOREA

Adif-en Administrazio Kontseiluak Mediterraneoko Korridoreko La Encina-Xátiva-Valencia tarterako segurtasuneko instalazioak hornitzea kontratua Thales-CAF Signalling partzuergoari esleitzea onetsi du.

Proiektu hau Adifek azken 5 urteotan segurtasun instalazioen hornikuntzan egindako inbertsiorik handiena da, eta, Administratzailearen lerro estrategikoetako baten barruan sartzen da, Europako Korridore nagusietako bat delako, bai bidaiarien garraioari bai salgaien garraioari dagokienez.

Kontratuan linea konbentzionalean zein abiadura handiko linean egingo diren esku-hartzeak sartzen dira, eta ERTMS seinaleztapen-sistema estandarra, 1. eta 2. mailetan, barne hartzen du.

Hurrengoak sartzen dira kontratuan: eraikuntza proiektuak idaztea, lanak burutzea, katigamendu-instalazioen mantentze-lanak, trenaren babes-sistemak, Trafikoaren Kontrol Zentralizatua, detekzioko sistema osagarriak, energia hornikuntzako sistema, La Encina-Xátiva-Valencia tartetik 116 km-ra arteko telekomunikazio finkoak eta mugikorrak eta babes eta segurtasuneko instalazioak.

Kontratua guztiz egikaritzeko epea 36 hilabetekoa da; horietatik 6 eraikuntza proiektuak idazteko eta onartzeko, eta beste 30ak lanak egiteko. Halaber, 25 urteko epea aurreikusten da abiadura handiko instalazioen mantentze-lanetarako, eta 20 urtekoa, aldiz, sare konbentzionaleko sistemen kontserbaziorako.

Guztira 80 milioi euro inguruko aurrekontuko proiektu hau CAF Signalling-i esleitu izanak haren eskaera-zorroaren bolumen garrantzitsu bat lortzea eragin du eta, horrez gain, baita Espainia mailako tren-seinaleztapen sektorean eragilerik nagusienetako bat bihurtzea ere.

Compartir:

Utzi erantzuna