Berriak

CAF SIGNALLING-EK ARRAKASTAZ EGIN DITU NS-REN (HOLANDAN) UNITATEETAN GIDATZE AUTOMATIKOKO LEHEN PROBAK

CAF Signalling-ek CAFen SNG trenetan ETCSri (GoA2) buruzko bere ATOa (Automatic Train Operation) arrakastaz probatu du Holandako NS (Nederlandse Spoorwegen) operadorearekin batera. Lorpen aipagarria da, dentsitate handiko linean zirkulatzen duten bitartean bidaiarien trenetan ETCSren gaineko ATOa onartu den lehen aldia baita.

Holandako lineen okupazio handia dela eta, eta operazioa optimizatzeko asmoz NS egiten ari den azterketaren baitan, Herbehereetako operadoreak teknologia berri horrekin esperimentatzea eta bertatik lor daitezkeen onurak ondoriozta zitzala eskatu zion CAF Signalling-i.

Abenduaren 10eko gauean, proba pilotua (bidaiaririk gabe) egin zuten eta, bertan, SNG tren bat modu automatikoan gidatu zuten Swifterbant-eko geltokitik Kampen Zuid-era arte, Hanzelijn linean. Era berean, modu automatikoan eta aurrez ikusitako orduan gelditu zen Dronten-eko geltokian. Bertan zeuden NSko zuzendaritzako kide batzuk, CAF Signalling eta Holandako prentsa.

Proba horiek (Shift2Railen baitan ere jasota daude) NSri hurrengo hilabeteotan ATOak ETCSarekiko dituen funtzionalitate ugariak probatzea ahalbidetuko dioten proba multzoaren baitan sartuta daude.

 

 

Compartir:

Utzi erantzuna