Lege oharra eta erabilerarako baldintzak

Datuen babesari buruz indarrean dagoen legedian ezarritakoa betez, CAF SIGNALLINGek, Interneteko Gune/Webgune honen bitartez aritzen den informazio gizartearen zerbitzuen prestatzaile gisa, informazio orokorreko datu hauek jartzen ditu interesatutako pertsonen eta erakundeen esku:

LEGEZKO DATUAK

Sozietatearen izena: CAF SIGNALLING, S.L.

Sozietatearen helbidea:   Juan Fermin Gilisagasti kalea 4, 2. Solairua. 20018 Donostia (Gipuzkoa)

Posta elektroniko helbidea:  cafsignalling@cafsignalling.com

Identifikazio Fiskal Zenbakia (IFZ): B85962900

Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan Inskribatua:  2585 liburukia, 0 liburua, 57 folioa, SS-35007 orria, 20. inskripzioa.

Webgunera sartzen den erabiltzaile orok, webgunera sartzen den une bakoitzean indarrean dauden baldintzak betetzea onesten du. Ondorioz, arretaz irakurri behar ditu baldintzak webgunea erabili behar duen bakoitzean.

JABETZA INTELEKTUALA

Webgune honetako eduki guztien jabeak CAF SIGNALLING edo eduki bakoitzaren jabe legitimoak dira (CAF SIGNALLINGek lortu ditu horiekin beraien eskubideen lagapenerako/lizentziarako beharrezkoak diren akordioak), eta horien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta geratzen dira. Eduki horien artean jasotzen dira, izaera mugatzailerik gabe, testuak, grafikoak, irudiak, horien diseinua eta edukiei dagozkien jabetza intelektualeko eskubide guztiak, eta baita markak, izen komertzialak edo bestelako edozein zeinu ere.

Debekatuta dago edukiak erreproduzitzeko edozein ekintza, osorik edo parte batean, edozein modu edo baliabide erabilita, mekanikoa, elektronikoa, errepografikoa edo bestelakoa bada ere, eta baita edozein difusio, jakinarazpen publiko edo banaketa ekintza ere, CAF SIGNALLINGen edo eduki bakoitzaren jabe legitimoen aurretiazko idatzizko baimenik gabe.

CAF SIGNALLINGek ahalegina egiten du edukiak modu arrazoituan eguneratuta egon daitezen, baina ez ditu edukien zuzentasuna edo/eta egunerokotasuna bermatzen.

ERABILERARAKO BALDINTZAK

Erabiltzaileak onartu egiten du webgunearen erabileraren erantzukizun osoa berea dela. SIGNALLING ez da izango erabiltzaileek edukiak erabiltzeko moduaren edo erabiltzaile horiek indarrean dagoen legezko edozein xedapen urratzearen arduraduna.

Erabiltzaileak, webgunearen ohiko erabilera kaltetu, baliogabetu edo saihestu dezakeen edozein jokaera ez gauzatzeko konpromisoa hartzen du.

DATUEN BABESA

Indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, CAF SIGNALLINGek jakinarazten dizu zure borondatez ematen dituzun datu pertsonalak, arduraduna CAF SIGNALLING izango den fitxategi automatikoan sartuko direla. Datu horiek, eskatutako zerbitzua emateko helburuz erabiliko dira. Datu horiek ematean inolako zalantzarik gabeko baimena ematen duzu, CAF SIGNALLINGek zure datu pertsonalak jaso eta hemen adierazitakoaren arabera tratatzeko. Edozein unetan erabili ahal izango duzu tratamendurako emandako baimena baliogabetzeko eskubidea, baliogabetzeko aurretik emandako baimenean oinarrituta.

Datu horiek, bere esku jartzen den moduetako baten bitartez erabiltzailea horren kontra agertu arte kontserbatuko dira.

CAF SIGNALLINGek bere konpromisoa erakusten du datuak hirugarrenei ez lagatzeko, saltzeko edo horiekin partekatzeko, zure berariazko onespenik gabe. Halaber, CAF SIGNALLINGek baliogabetu edo zuzendu egingo ditu datuak, zuzenak ez direnean edo osatu gabe daudenean, edo beraien helbururako beharrezkoak edo bidezkoak izateari utzi diotenean. Datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, baliogabetzeko, aurkaratzeko eta mugatzeko eta datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea erabili dezakezu, Avda. de la Industria, 51 28108 Alcobendas (Madrid), España, posta helbidera edo cafsignalling@cafsignalling.com helbide elektronikora bidalitako idazki bitartez, zure nortasuna egiaztatuz eta gaian LOPD adieraziz. Datu pertsonalak ez dira marketin zuzeneko ekintzetarako erabiliko, CAF SIGNALLINGek ez badizu aurretik aukera horren berri eman eta zuk berariazko baimena eman ez baduzu. CAF SIGNALLINGek, arrazoiz egokiak diren segurtasun neurriak ezartzen ditu birusik ote dagoen hautemateko. Dena den, CAF SIGNALLINGek ez du inolako erantzukizunik izango birusek edo bestelako elementuek erabiltzaileen sistema informatikoetan (hardwarea eta softwarea), dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan eragin ditzaketen kalteen gainean.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Baldintza horiek Espainiako lege komunak arautzen ditu, eta araudi aplikagarrian bestelakorik ezartzen ez bada, edozein gatazka Donostiako (Gipuzkoa) auzitegien eta epaitegien esku jarriko dute Aldeek.