Egungo trenbide-azpiegituretako seinaleztapen-, aginte- eta kontrol-sistemek beharrezkoa duten Kontrol Integratuko Zentro Multifuntzionaletarako guk eskainitako irtenbidea da NAOS.
CAF Signalling-ek garatutako PCCI integrazio-plataforman oinarrituta dago, eta trenbideko aginte- eta kontrol-sistema desberdinak integratzeko eta koordinatzeko erraztasunengatik bereizten da; horrek eragiketaren kudeaketa eta azpiegituraren mantentze-lanak optimizatzeko aukera ematen du.
NAOS Kontrol Integratuko Zentroak honako hauek biltzen ditu: integrazio-plataforma, zirkulazioaren kontrol zentralizatuko sistemak (CTC), energia kontrolatzeko sistemak , zenbait SCADA sistema, hainbat sistema kudeatzen dituztenak, hala nola sistema lagungarriak eta detektagailuen kontrolerako zentroak, eta mantentze-lanetarako laguntza-sistemak.
CAF Signalling-en, teknologia eta estandar irekietan oinarrituta garatu ditugu sistema horiek, horrela geure urrutiko aginteak integratu ahal izateko, bai eta nolabaiteko irekiera eta informazio-trukerako ahalmen-maila duten aurretiko urrutiko aginteak integratzeko ere.
NAOS Kontrol Integratuko Zentroak atseginagoa bilakatzen du tren-zirkulazioko eragiketak egiteko era, eragiketa-postu bakarrean integratzen baititu erantzukizun operatibo guztiak, segurtasun, fidagarritasun, kalitate eta eskuragarritasun handiz.
CAF Signalling-en dugun sinesgarritasuna eta sektorean irauteko dugun konpromisoa dela eta, bermatuta dago bai euskarri- eta mantentze-lanetako zerbitzuak ematen jarraituko dugula, bai eta etorkizunean NAOS aginte-postu integrala hedatzen jarraituko dugula ere.