Produktuak eta zerbitzuak

Bezeroarenganako orientazioa dugu, argi eta garbi, bai eta geure teknologia ere, eta gaitasun handia ingeniaritzan eta seinaleztapeneko “erabiltzeko prest” proiektuen kudeaketan; probak, abian jartzea eta mantentze-lanak barne.

AURIGA: 1. ETA 2. MAILAKO ETCSS

Trenbide-zirkulazioa Kudeatzeko Europako Sistemari (ETCS) irtenbidea emateko, CAF Signalling-ek AURIGA irtenbide integrala eskaintzen du.

AURIGAk prestazio handiko ETCS irtenbideak bermatzen ditu, hala 1. mailarako (AURIGA L1) nola 2. mailarako (AURIGA L2), bai eta sistema mistoetarako ere, non bi mailek elkarrekin funtzionatzen duten, interoperagarritasuna (teknikoa eta funtzionala) ziurtatuz, eta etekin esanguratsuak ekarriz alor operatiboan eta mantentze-lanen alorrean.

 

ATO ERTMS-arekin

Gure ATO (Automatic Train Operation) produktuak, ERTMS-aren interoperagarritasun espezifikazioetan oinarritutako GoA2 automatizazioa eskaintzen du.

Sistema hau bi ataletan banatzen da, Trenbideko ATO-a eta ontziratutako ATO-a.

QUASAR S3e: KATIGAMENDU ELEKTRONIKOAK

CAF Signalling-en QUASAR S3e katigamendu elektronikoa da konpainiako seinaleztapen-irtenbideen oinarria. EN-50126 arauaren eta hortik eratorritako gainerako arauen aplikazioan aitzindaria izanik, S3e – QUASAR S3e katigamendu elektronikoa zabal hedatu da, eta merkatu eta herrialde berrietan sartzen jarraitzen du. Produktuak eboluzionatu egin du eta gai da funtzionaltasun berriak hartzeko, hala nola LEU txertatzeko eta ETCS sistemekin bateragarria izateko.

Katigamenduak auto-diagnosirako eta akatsak detektatzeko mekanismoak ditu, baita Mantentze-lanetarako Laguntza Sistema (SAM) ere.

NAOS: KONTROL INTEGRATUKO ZENTROAK

Egungo trenbide-azpiegituretako seinaleztapen-, aginte- eta kontrol-sistemek beharrezkoa duten Kontrol Integratuko Zentro Multifuntzionaletarako guk eskainitako irtenbidea da NAOS.

CAF Signalling-ek garatutako PCCI integrazio-plataforman oinarrituta dago, eta trenbideko aginte- eta kontrol-sistema desberdinak integratzeko eta koordinatzeko erraztasunengatik bereizten da; horrek eragiketaren kudeaketa eta azpiegituraren mantentze-lanak optimizatzeko aukera ematen du.

 

NAOS_centro_de_control_integrado

SALDU OSTEKO ZERBITZUA ETA MANTENTZE-LANETAKOA

CAF Signalling-eko proiektu guztiek berme-aldi malgua dute, bezero bakoitzaren ezaugarrietara eta beharretara moldatua, hark hala eskatzen duenean; eskuragarritasun- eta fidagarritasun-ratio altuenak lortuta, eta segurtasuna bermatuta, betiere.

CAF Signalling-entzat mantentze-lanak instalazioen funtsezko parte dira, eta, horretarako, sail oso bat dugu, bezeroen beharrei erantzuteko gaitasuna duten pertsonek osatua. Gure jardunaren oinarri den mantentze-planak UNE-EN-50126 arauan jasotako mantengarritasuneko oinarrizko alderdiak biltzen ditu