Auriga ATO

ATO ERTMS-arekin

Gure ATO (Automatic Train Operation) produktuak, ERTMS-aren interoperagarritasun espezifikazioetan oinarritutako GoA2 automatizazioa eskaintzen du.

Sistema hau bi ataletan banatzen da, Trenbideko ATO-a eta ontziratutako ATO-a.

Trenbideko ATO-a:

Trenbideko ATO-aren funtzio nagusiena, trafikoaren erregulazio automatikoa da.

Linea bakoitzaren beharren arabera, funtzio modular destolesgarriak daude; gatazken kudeaketa eta ebazpena, bideraketa automatikoa, alarmen-bistaratzea edo zerbitzuaren kalitatea neurtzen duen txostenaren elaborazioa.

Erregulazio automatikoa: zerbitzuaren kalitatea, eraginkortasun energetikoa eta bidaiaren-konfortera arreta ipiniz, ustiapena optimizatzeko beharrezkoak diren ordutegi nominalaren aldaketak kalkulatu eta trenari denbora errealean bidaltzen zaizkio.

Gatazken kudeaketa eta ebazpena: gerta daitezken gatazka eraginkorrak balioztatzen ditu, eta gidariari beraiek saihesteko replanifikatzeko hainbat ekintza eskeintzen dizkio.

Bideraketa automatikoa: bide-eskaerak automatikoki bidaltzen ditu eta era honetan gidaria zeregin honetatik libratzen da.

Alarmen bistaratzea: ustiapenean zehar arauz kanpoko gertakarien berri ematen dio gidariari.

Zerbitzuaren kalitatea neurtzen duen txostenaren elaborazioa: ustiapenaren kalitatea neurtzen duen eta bera hobetzeko eman behar diren pausoen berri ematen duen txostena elaboratzen du.

Ontziratutako ATO-a:

Ontziratutako ATO-aren funtzio nagusiena, trenbideko ATO-ak bidalitako ordutegiaren betetzea da, momentu bakoitzean hori bermatzeko beharrezkoak diren trakzio/balazta-esfortzuen berri emanez. Gidatze automatikoari esker operazioan, kostuetan eta gidariaren esperientzian hainbat hobekuntza garrantzitsu lortzen dira:

  • Erregulartasunaren eta puntualitatearen hobekuntza.
  • Kapazitatearen gehikuntza.
  • Kontsumo energetikoaren minimizazioa, deriben aplikazioari esker.
  • Bidaiariaren konfortaren hobekuntza, “jerk” kontrolari esker.
  • Mantenimendu-kostuen murriztea.