I+G

Ikerketa, garapena eta berrikuntza

Berritzea da CAF Signalling-en enpesa-estrategiaren funtsezko jarreretako bat. Gure bezeroei irtenbide tekniko berritzaileak eta sormenezkoak eskainiz, gure produktu eta zerbitzuen etengabeko hobekuntza-prozesua indartzeko aukera dugu.

Ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko lanak faktore erabakigarriak dira, gero eta gehiago, gure sektorean hazkunde ekonomikoa eta lehiakortasuna sendotzeko.

Enpresaren zuzendaritza gorenak sustatu eta hedatu egiten du berrikuntzaren kultura; zehazki, I+G+Bko Politika eta Estrategia definituz. Gainera, erabat inplikatuta dago I+G+B prozesuak sustatzen, eta bereziki, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoko zer behar dauden detektatzen, eta horietarako ekimenak baloratzen, hautatzen eta onartzen, bai eta haiek gauzatzen direla kontrolatzen ere.

CAF Signalling-entzat pozgarria da nabarmendu ahal izatea I+G+Bko inbertsio guzti-guztia Espainian egiten dela, herrialdeko garapen teknologikoari lagunduz. Garrantzitsua da azpimarratzea inbertsioa ez dela barne-jarduerak ordaintzera mugatzen, baizik eta lana eta diru-sarrerak dakarzkiela I+G+Bko gure proiektuak garatzen laguntzen diguten Espainiako enpresa eta erakunde kolaboratzaile askori.

Era berean, CAF Signalling-ek aktiboki hartzen du parte ikerketa-proiektu nazionaletan (CIEN, ETORGAI, Proyectos Singulares…), bai eta Europako Batzordeak Europar Batasuneko Zazpigarren Esparru Programaren barruan finantzatutako beste batzuetan ere.

Kontzeptua

  • Industria Ikerketako Proiektuak, teknologia berriak ezagutzeko eta menderatzeko eta produktu interesgarrietarako aplikagarritasuna erakusteko aukera ematen digutenak.
  • Garapen Proiektuen azterketak eta aldez aurreko analisiak, ikuspegi mistoarekin, teknologikoa eta merkatukoa.
  • Zaintza eta prospektiba teknologikoa.

GARAPENA

  • Baldintzen definizioa eta kudeaketa
  • Diseinua
  • Garapena
  • Industrializazioa
  • Balidazioa
  • Ziurtapena

PRODUKTUEN APLIKAZIOA

  • Bezeroen egokitzapenen garapena
  • Bilakaerako eta zuzenketako mantentze-lanak
  • Zerbitzuetarako laguntza

I+G+Bren bilakaera CAF SIGNALLING-en

CAF Signalling-ek I+G Zuzendaritza du bere antolakuntzaren barruan, I+G+B proiektuak sortzeko, gero indibidualki edo ikerketa-partzuergoetan gara daitezen, funts propioekin eta/edo zenbait deialdi eta programatako laguntzekin finantzatuta.

2017an CAF Signalling-ek 10.500.000 eurotik gora inbertitu zuen I+G+Bn, eta, gutxi gorabehera, salmenten % 15 da hori gaur egun.

CAF Signalling-ek badaki, eratu zenetik, zeinen garrantzitsua den I+G+B, balio estrategikoa baita, bai lehiakortasuna bai efizientzia eta bai gure bezeroen asebetetzea etengabe hobetzen joateko.

Enpresaren barruan I+G+B jarduerak dibertsifikatzeko eta optimizatzeko, CAF Signalling-ek I+G+B Kudeaketa Sistema du ezarria, Lloyd’s Registerek ziurtatua (UNE-166002:2006 arauaren arabera).

CAF SIGNALLING-EN PARTE-HARTZEA UNIFE-N. SHIF2RAIL EKIMENA

CAFen bidez, CAF Signalling Europako Tren Industriaren Elkarteko (UNIFE) kide da, eta hartan aktiboki hartzen du parte hainbat ekimenetan. Horien artean SHIFT2RAIL ekimena da esanguratsuena.