Aliantza honekin, CAF Signalling Poloniako trenbide-sektoreko erreferentziazko konpainietako batekin elkartzea lortu du.
CAF Signalling, CAF Taldeko filial teknologikoa eta Trenbide Seinaleztapen Sistemetan espezializatua, 30 urteko esperientzia duen Poloniako Kombud trenbide sektoreko erreferentziazko konpainiarekin elkartu da. Aliantza estrategiko honi esker, filial teknologikoak nazioartean duen presentzia indartu du, eta mugarri berri bat gehitu du hedapen-planaren barruan.
Akordio honi ezker, bi konpainiek euren indarrak eta ezagutza batuko dute Kombuden MOR 3 katigamendu elektronikoaren eta CAF Signallingen ETCS L2 Aurigaren arteko interfazea garatzeko. Batasun honek indartu egiten du bi konpainien lidergo-posizioa Polonian, eta azken belaunaldiko irtenbide teknologiko honi esker.ETCS proiektuak garatzeko erreferenteak izango dira.
Bi enpresetako I+G sailen arteko sinergiarekin, CAF Signalling Poloniako merkatuan sartuko da, eta bere ETCS sistema Europa erdialdeko herrialdeko trenbide-sarean ezartzeko aukera izango du.
“Aliantza hau funtsezkoa da bi konpainientzat. Akordio honekin, elkarren osagarri gara, eta teknologia aurreratuko irtenbide bat eskaintzea lortu dugu, trenbide-sektorea bete-betean garatzen ari den herrialde honetan. CAF Signalling-en oso harro gaude gure I+Ga nazioarteko merkatura hedatzeaz, Espainian dagoen potentziala erakusteko aukera bait da”, nabarmendu du Pascal Clérék, CAF Signallingeko zuzendariak.
“Akordio hau iragartzeaz harro gaude. Poloniako trenbide-merkaturako urrats garrantzitsua dela uste dugu. Gainera, praktikan jartzeko ez dugu behar epe luzerako ziurtapen-prozedurarik, sistemaren elementu indibidualek beharrezko elkarreragingarritasun CE ziurtagiriak bait dituzte “, adierazi du Artur Marcinkiewicz-ek Kombud enpresako zuzendari nagusiak.
CAF Signalling eta Kombud, elkarrekin Trako 2021ean
Lehen ekintza publiko bateratu gisa, bi erakundeek ordezkaritza izango dute irailaren 21etik 24ra bitartean AnberExpo Gdansken (Polonia) egingo den Trako tren-industriaren azokan. Europako trenbide-teknologiaren bigarren azokarik handiena da, Poloniako zein nazioarteko garraio eta logistika, hiri-garraio eta garraio publikoen sektoreetako enpresa nagusiak biltzen bait ditu.
- edizio honetan, CAF Signallingek eta Kombudek MOR 3 katigamendu elektronikoaren eta CAF Signallingen ETCS L2 Aurigaren arteko interfazea aurkeztuko dute.