CAF Signalling-eko proiektu guztiek berme-aldi malgua dute, bezero bakoitzaren ezaugarrietara eta beharretara moldatua, hark hala eskatzen duenean; eskuragarritasun- eta fidagarritasun-ratio altuenak lortuta, eta segurtasuna bermatuta, betiere.
CAF Signalling-entzat mantentze-lanak instalazioen funtsezko parte dira, eta, horretarako, sail oso bat dugu, bezeroen beharrei erantzuteko gaitasuna duten pertsonek osatua. Gure jardunaren oinarri den mantentze-planak UNE-EN-50126 arauan jasotako mantengarritasuneko oinarrizko alderdiak biltzen ditu.
CAF Taldeko kide izateak ematen duen babesari eta Taldearen hedapen zabalari esker, CAF Signalling-en gai gara mantentze-lanak Espainiako mugetatik gaindi bost kontinenteetan ere egiteko.
Hauek dira CAF Signalling-ek eskaintzen dituen mantentze-lan motak:
- Akatsak zuzentzeko mantentze-lana
- Prebentziozko mantentze-lana
- Mantentze-lan integrala
Hauek dira CAF Signalling-ek eskaintzen dituen mantentze-lanen modalitateak:
- Tokian bertako jarduerak
-Prebentziozko in-situ mantentze-lana
– Akatsak zuzentzeko in-situ mantentze-lana
- Urrutiko jarduerak
-Instalatutako sistemen monitorizazio iraunkorra.
-Prebentziozko urrutiko mantentze-lana
-Akatsak zuzentzeko urrutiko mantentze-lana
- Ikuskapenak (mantengarritasuna egiaztatzeko metodoak)