Jarduera-alorrak

CAF Signallingek trenbide-zirkulazioko seinaleztapen-irtenbide integralak eskaintzen ditu, eta azpiegituren nahiz tren barruko materialaren alorrak hartzen ditu. UNISIG elkarteko eskubide osoko kide da 2013ko urtarrilaz geroztik.

Bezeroarenganako orientazioa dugu, argi eta garbi, bai eta geure teknologia ere, eta gaitasun handia ingeniaritzan eta seinaleztapeneko “erabiltzeko prest” proiektuen kudeaketan; probak, abian jartzea eta mantentze-lanak barne.

CAF Taldeak trenbideen alorrean, oro har, duen ezagutza zabala oinarri duela, CAF Signalling-ek seinaleztapeneko proiektu konplexuetarako irtenbideak eskaintzen ditu, bai eta material mugigarrirako interfazeak dituztenetan eta beste alor batzuetan ere, besteak beste, elektrifikazioan, energian, komunikazioetan eta obra zibilean.

Gure teknologian, honako hauek nabarmentzen ditugu:

1- AURIGA sistemen familia, 1. eta 2. mailako azpiegituretako eta tren barneko materialetako ERTMS sistemen eskakizunak betetzen dituena, bai eta ATO ere, ETCSn interoperagarria.

2- Gure QUASAR S4e katigamenduen basea.

3- Aginte-postu integratuen NAOS plataforma, barnean hartzen dituena bai trenen, bai tranbien eta bai metroen zirkulaziorako kontrol-postuak, bai eta beste sistema batzuetako urrutiko aginteak ere, hala nola energia-aginteak, detektagailuenak… hasi zirkulazioaren agintetik eta energiaren urrutiko agintetik, eta detektagailuenera bitarteko guztiak.

Ohiko lineak

CAF Signalling-ek ohiko seinaleztapeneko irtenbide integralak eskaintzen ditu, bere QUASAR S3e katigamenduen familian eta kontrol integratuko zentroen NAOS plataforman oinarrituta; horiek esplotazio-mota horretan eskatutako baldintzei erantzuten diete, eskuragarritasun-, fidagarritasun- eta segurtasun-indize altuarekin.

Gainera, horren osagarri, gure ATP (Automatic Train Protection) irtenbidearekin jaso dezakezu. AURIGA plataforman oinarrituta dago, eta ERTMS 1. eta 2. mailako azpiegituren alorrerako eta ERTMS tren barneko materialaren alorrerako da.

CAF Signalling-ek badu hirugarrenen ATP irtenbideak integratzeko nahikoa esperientzia eta gaitasun, hala nola Espainiako ASFA sistema eta beste edozein sistema nazional integratzekoa.

Abiadura handiko lineak

CAF Signalling-ek ETCS (European Train Control System) trenbide-zirkulazioko seinaleztapenerako irtenbide integralak eskaintzen ditu, bere AURIGA plataforman oinarrituta, bai azpiegituren alorrean (L1EM, LEU, RBC), bai tren barneko materialaren alorrean, 1. eta 2. mailarako.

CAF Signalling-ek QUASAR S3e katigamenduen eta aginte-postu integratuen NAOS plataformaren familiarekin osatzen du ATP (Automatic Train Protection) irtenbidea; horiek esplotazio-mota horretan eskatutako baldintzei erantzuten diete, eskuragarritasun-, fidagarritasun- eta segurtasun-indize altuarekin.

Gure lan jarraituari esker, segurtasun-detektagailuak kontzentratzeko sistema bat (CDS) garatu dugu, Abiadura Handiko lineen esplotaziorako. Besteak beste, alboko haizea detektatzeko eta iragartzeko sistema kontrolatzen du; eta hori ere bere teknologiarekin eskaintzen du CAF Signalling-ek, Abiadura Handiko lineetarako.

Tranbiak, metro arinak eta hiri ingurukoak

CAF Signalling-ek tranbien eta metro arineko sistemen seinaleztapeneko irtenbide integralak eskaintzen ditu, QUASAR S3e katigamenduen familian oinarrituta, bai eta kontrol integratuko zentroen NAOS plataforman oinarrituta ere, gure ingeniaritza-gaitasun handiarekin eta hirugarrenen azpisistemak integratzeko gaitasun handiarekin batera.

Esperientziaren bermea dugu, urte ugari eman baititugu tranbia-sistema konplexuen proiektu integralak egiten, elektrifikazioa barne, hala nola Turkiako Antalya hiriko proiektuan.

Metroa eta dentsitate handiko garraioa

CAF Signalling-ek metroko lineetarako, gordetegietarako eta tailerretarako seinaleztapen-irtenbideak eskaintzen ditu, QUASAR S3e katigamenduen bere plataforman oinarrituta, esplotazioa eskuragarritasun-, fidagarritasun- eta segurtasun-indize handiaz hornituta.

Irtenbideen katalogoan, aginte-postu integratuen soluzioak ere eskaintzen ditu, zirkulazio-kontrolerako postuak eta beste sistema batzuen urrutiko aginteak barne, hala nola energiarenak, metroen eta garraio masiboen segmenturako, kontrol integratuko zentroen NAOS plataforman oinarrituta.

Merkantzien garraioa

CAF Signalling-ek merkantzia-lineen seinaleztapenerako irtenbide integralak eskaintzen ditu, QUASAR S3e katigamenduen familian oinarrituta, bai eta kontrol integratuko zentroen NAOS plataforman oinarrituta ere, gure ingeniaritza-gaitasun handiarekin eta hirugarrenen azpisistemak integratzeko gaitasun handiarekin batera, gure bezero bakoitzaren eskakizun bereziei banan-banan erantzuteko.

Merkantzien garraioko lineetarako ATP irtenbideak eskain ditzakegu, bezeroaren eskakizunen arabera, bezeroak haren ahalmena handitu nahi duenean, horretarako AURIGA produktuaren familian oinarrituta.