CAF Signalling-ek, CAF Taldeko filial teknologikoa denak, trenbide-zirkulazioko seinaleztapen-sistemen garapenean, fabrikazioan, horniduran eta mantentze-lanetan dihardu, seinaleztapeneko irtenbide integralak eskainiz azpiegituretan eta material mugikorretan, bai Espainian, bai nazioartean.
Trenbide-zirkulazioko seinaleztapenerako “erabiltzeko prest” proiektuak garatzeko berezko gaitasuna eta ingeniaritza ditu, eta horregatik horrela aitortuta dago Espainiako hainbat trenbide-administraziotan, eta Europako, Amerikako, Afrikako, Ekialde Ertaineko eta Asiako herrialdeetan.
Gure estrategia honetan oinarritzen da:
- Berezko teknologiako produktu aurreratuak izatea, bai azpiegituretan, bai tren barneko sistemetan, horiek baitira irtenbide integralen funtsa. I+G+Bren arloan egindako ahalegin esanguratsu eta gero eta handiagoari esker –batik bat, segurtasun-sistema kritikoen alorrean–, CAF Signalling-ek bezeroei zuzendutako etengabeko orientazioa eta berrikuntza bultzatzen ditu.
- Know-how handia seinaleztapeneko ingeniaritzan, beharrezkoa dena trenbide-zirkulazioko seinaleztapeneko “erabiltzeko prest” proiektuak garatzeko.
- Proiektu konplexuak kudeatzeko eta gauzatzeko gaitasun handia, CAF matrizearen eta Taldeak trenaren alorrean duen esperientzia zabalaren babesarekin.