SHIFT2RAIL

CAF SIGNALLING-EN PARTE-HARTZEA UNIFE-N. SHIF2RAIL EKIMENA

CAFen bidez, CAF Signalling Europako Tren Industriaren Elkarteko (UNIFE) kide da, eta hartan aktiboki hartzen du parte hainbat ekimenetan. Alde handiz, sektoreko elkarte adierazgarriena da, eta zenbait enpresa zuzenean dira kide, hala nola CAF, eta beste batzuk, berriz, beste elkarte batzuen bidez. Guztiak barnean hartuta, Europako merkatuaren %80 biltzen du UNIFEk, eta munduko merkatuaren %50. Zifra horiek agerian uzten dute, gainera, Europa dela mundu mailan buru, trenaren sektorean.

CAF Signalling-en parte-hartzeaz UNIFEk egiten dituen ekimenen artean, eskala handiko I+G jarduerak nabarmendu daitezke, trenaren sektorean berrikuntza-ekimenak sustatu nahi dituztenak eta industria-enpresen eta sektoreko beste eragile batzuen lankidetza behar dutenak nahitaez. Ondoren azalduko dira ekimen horiek.

CAF Signalling-ek hainbat ekimenetan parte hartzen badu ere, horien artean SHIFT2RAIL ekimena da esanguratsuena. Europako Industria guztiaren I+G+B ekimen bat da, I+G+Bn 1.000 milioi euro inguruko inbertsioak egiteko, Europako funtsen laguntzarekin. Ekimen hori bost arlotan banatzen da; horietako bat Trenbide Zirkulazioaren Kontrol eta Seinaleztapenerako Sistema Adimendunei buruzkoa da, eta bertan, SHIFT2RAIL ekimenaren esparruan egingo dira seinaleztapeneko I+G+B jarduerak.

CAF enpresa SHIFT2RAIL ekimeneko kide fundatzailea da. Ekimen hori 2014an onartu zuen Europako Batzordeak, H-2020 esparruaren barruan, trenaren arloko asmo handiko I+G programa integratu bati ekiteko, 2015etik 2022ra bitartean. Programa horren barruan, CAF Signalling-ek “Innovation Program 2”– Advanced Traffic Management & Control Systems” izenekoan parte hartzen du, Lan Programako proposamenean definitutako “Technical Demonstrators” gehienetan zuzenean inplikatuta, Europako industria guztiaren eskaintzan berrikuntza sakonak lortu eta zirkulazioaren kontrol eta seinaleztapenaren alorrean mundu mailako lidergoari eutsi nahi dion proiektu-multzo baten bidez; hori guztia, ERTMSek mundu osoan onartutako estandar gisa duen arrakastan oinarrituta, batez ere.

CAF Signalling-ek zenbait arlotan hartzen du parte SHIFT2RAILen, “Erakusle teknologikoak” garatzeko, guztiak ere honetara bideratuak: seinaleztapeneko sistema berriak izatera, efizienteagoak zirkulazio-ahalmenean, tren-zerbitzuaren kalitatean eta ingurumen-jasangarritasunean, segmentu guztietan, hala bidaiarienetan nola merkantzienetan.

CAF Taldea da ekimen horretako zortzi sustatzaileetako bat. Sustatzaile bakoitzak SHIFT2RAILerako gutxienez 30 milioi euroko ekarpena egiteko konpromisoa hartu du.