CAF Signalling babesa eta kudeaketa da
trenbide trafikoan
Misioa
CAF SIGNALLINGek trenbide-zirkulazioko seinaleztapen eta kontrolerako irtenbide integralak diseinatzen eta eskaintzen ditu.
CAF SIGNALLING osatzen dugun pertsonon konpromisoari eta gure aliatuen lankidetzari esker, handia da gure bezeroen asebetetze-maila, eta balioa sortzen da gure akziodun CAFentzat.
Ikuspegia
CAF SIGNALLINGen ikuspegiak bere baitan hartzen du erreferentziazko enpresa izatea trenbide-zirkulazioko seinaleztapenaren eta kontrolaren alorrean.
Hori lortzeko, bere gaitasun teknologikoan eta giza lantaldean oinarritzen da, bai eta garraiobideen sektorean erreferentzia den talde bateko kide izatean ere. Horrela, erantzun orekatua ematen diegu gure interes-taldeen beharrei.
Baloreak
Berezko teknologiako produktu aurreratuak izatea, bai jorratutako alorrean, bai azpiegituretan, horiek baitira irtenbide integralen funtsa. I+Gn egindako ahalegin esanguratsu eta gero eta handiagoari esker, batik bat, segurtasun-sistema kritikoen alorrean, CAF Signalling-ek bezeroei zuzendutako etengabeko berrikuntza eta orientazioa bultzatzen ditu.
TALDE MOTIBATUA, HELBURU BERDINAREKIN
CAF Signalling-eko lantaldea osatzen dugunok esperientzia handia dugu enpresaren negozio-alorretan, trebatuak gara, konpetenteak, dinamikoak, eta enpresaren helburuekin eta bezero guztiekin konprometituta gaude.
ESTRATEGIA
CAF Signalling-ek, CAF Taldeko filial teknologikoa denak, trenbide-zirkulazioko seinaleztapen-sistemen garapenean, fabrikazioan, horniduran eta mantentze-lanetan dihardu, seinaleztapeneko irtenbide integralak eskainiz azpiegituretan eta material mugikorretan, bai Espainian, bai nazioartean.
Trenbide-zirkulazioko seinaleztapenerako “erabiltzeko prest” proiektuak garatzeko berezko gaitasuna eta ingeniaritza ditu, eta horregatik horrela aitortuta dago Espainiako hainbat trenbide-administraziotan, eta Europako, Amerikako, Afrikako, Ekialde Ertaineko eta Asiako herrialdeetan.
Gure estrategia honetan oinarritzen da:
– Berezko teknologiako produktu aurreratuak izatea, bai azpiegituretan, bai tren barneko sistemetan, horiek baitira irtenbide integralen funtsa. I+G+Bren arloan egindako ahalegin esanguratsu eta gero eta handiagoari esker –batik bat, segurtasun-sistema kritikoen alorrean–, CAF Signalling-ek bezeroei zuzendutako etengabeko orientazioa eta berrikuntza bultzatzen ditu.
– Know-how handia seinaleztapeneko ingeniaritzan, beharrezkoa dena trenbide-zirkulazioko seinaleztapeneko “erabiltzeko prest” proiektuak garatzeko.
– Proiektu konplexuak kudeatzeko eta gauzatzeko gaitasun handia, CAF matrizearen eta Taldeak trenaren alorrean duen esperientzia zabalaren babesarekin.
Kudeaketa-sistemak
Enpresa-kudeaketan kalitateak zenbateko garrantzia duen jakinik, CAF Signalling-ek hainbat kudeaketa-sistema dauzka inplementatuta (Segurtasuna, Kalitatea, I+G+B, Ingurumena, eta Segurtasuna eta Osasuna), guztiak ere kanpoko erakundeek ziurtatuak. Horrek garbi erakusten du enpresak kalitate-estandar altuko produktu eta zerbitzuak lortzeko duen konpromisoa.