CAF SIGNALLING

Gehiago ikusi

Ohiko lineak

Gehiago ikusi

Ikerketa, garapena eta berrikuntza

Gehiago ikusi

AURIGA ATO

Gehiago ikusi

Azken berriak

Sprinter New Generation trenen probak Holandan
CAF, ETS eta Euskotrenen arteko akordioa, azken belaunaldiko trenbideko teknologiaren garapenerako eta ezarpenerako
SCADA sistema martxan jartzea Valparaisoko Metroan
CAF SIGNALLING-ENTZAT VALPARAISOKO METROKO KONTROL-SISTEMEN BERRIZTAPENAREN ESLEIPENA
Sprinter New Generation trenen probak Holandan

Joan den urriaren 19an CAFen lehenbiziko NS-Sprinter trenak entregatu eta aurkeztu ziren Holandan. Guztira 118 tren izango dira, eta lehenbizikoak proba eta homologaziorako entregatu ziren. Trenez bidaiatzen duen bidaiari kopurua gora ari da egiten Holandan. Hori dela eta, NSk 2.500 milioi € baino gehiago inbertituko ditu Sprinter berrietan, Intercity berrietan eta bere tren flotaren modernizazioan. CAFen 118 Sprinter horien eskaria, Holandak mugikortasun iraunkorrean eta irisgarritasunean duen mailari eusteko helburua duen eskala handiko inbertsio programa horren barruan dago.Bidaiariek eroso bidaiatuko dute erabiltzaileen desioak beteko dituzten Sprinter berrietan: tren gardena, irekia,...

CAF, ETS eta Euskotrenen arteko akordioa, azken belaunaldiko trenbideko teknologiaren garapenerako eta ezarpenerako

CAFek, ETSk (Euskal Trenbide Sarea) eta Euskotrenek akordioa lortu dute azken belaunaldiko trenbideko teknologiaren garapenean eta ezarpenean elkarrekin lan egiteko. Hasiera batean teknologia hori Euskadin ezarriko da, ondoren nazioartera zabaltzeko.Ekitaldi ofiziala Irunen dauden Arasoko kotxetegietan egin zen, eta bertan, beste batzuen artean Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak, Andres Arizkorreta CAFeko presidenteak, Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusiak, Andrés Arizkorreta CAFeko presidenteak, Aitor Garitano ETSko zuzendari nagusiak eta Iñigo Balda CAF Signalling-eko zuzendari nagusiak hartu zuten parte.Aurrera eraman beharreko...

SCADA sistema martxan jartzea Valparaisoko Metroan

2016ko azaroan, CAF Signalling-ek “Valparaisoko Metroan SCADA sistema berriztatzeko” proiektua aurrera eramateko kontratua sinatu zuen. Kontratu horren barruan, Txilen dagoen Valparaisoko Metroko geltokiak eta energia azpiestazioak Portuko instalazioetan dagoen kontrol gunetik tele-agintzen zituzten SCADA zerbitzarien hardwarea eta softwarea berriztatu behar zen. Horrez gain, postu erredundantea instalatu zen El Soleko geltokian. Postu horretatik kontrola har daiteke, Portuko zerbitzariak zerbitzuz kanpo geratuz gero.Lineak 20 geltoki ditu, eta tokian tokiko datuak Elitel motako urrunekoen sarearen bitartez jasotzen dira.Lan gehienak Madrilgo instalazioetan egin ziren, hau da, beharrezko...

CAF SIGNALLING-ENTZAT VALPARAISOKO METROKO KONTROL-SISTEMEN BERRIZTAPENAREN ESLEIPENA

CAF Signalling-ek Txilen dituen aferak indartu egin dira Valparaisoko Metroko esleipenarekin, zeinaren arabera SCADA Datuen Eskuratze- eta Kontrol-Sistema berritu egingo den.Valparaisoko Metroak CAF Signalling-i esleitu dio enpresako instalazio guztiekin lotura daukan SCADA Datuen Eskuratze- eta Kontrol-Sistemaren berriztapena. Plataforma honek, goi-tentsioko azpiestazioetatik hasi eta sareko estazioen esparruak ere hartzen ditu barne.Kontratu berri honekin, CAF Signalling-ek indartu egin du bere presentzia Txileko merkatuan. Bertan hainbat proiektu burutu ditu, linea konbentzionaletan nahiz metroko eta dentsitate handiko sareetan ere.Enpresak egingo dituen lanen artean ingeniaritza,...

I+G

Berritzea da CAF Signalling-en enpesa-estrategiaren funtsezko jarreretako bat. Gure bezeroei irtenbide tekniko berritzaileak eta sormenezkoak eskainiz, gure produktu eta zerbitzuen etengabeko hobekuntza-prozesua indartzeko aukera dugu.

Jarduera-alorrak

Bezeroarenganako orientazioa dugu, argi eta garbi, bai eta geure teknologia ere, eta gaitasun handia ingeniaritzan eta seinaleztapeneko “erabiltzeko prest” proiektuen kudeaketan; probak, abian jartzea eta mantentze-lanak barne.

Azokak eta biltzarrak

ICADE enplegu azoka

ICADE enplegu azoka

CAF Signallingek, Comillaseko Unibertsitate Pontifizioak urtero antolatzen duen XIX. enplegu foroan hartu zuen parte joan den urriaren 18an. Ekitaldiaren helburua, alde batetik ikasleak lan munduan sartzen laguntzea da, eta bestetik, enpresekin lankidetzan aritzea, beraien hutsuneak betetzeko soslai koalifikatuen bilaketan. Jardunaldian, konpainiaren jarduera nagusia, aurrera eramaten ditugun produktuak, eta beraien lan ibilbidea trenbide alorrean hasi nahi duten ikasle eta ikasle ohi guztientzat...

Informazio gehiago

Elmia Nordic Rail

Elmia Nordic Rail

CAF Signallingek, bi urtez behin egiten den Elmia Nordic Rail azokan hartu zuen parte urriaren 10ean, 11n eta 12an, Suediako Jonkoping hirian. CAF Signalling, taldeko beste enpresa batzuekin batera egon zen, standa partekatuz. Egun horiek, hurrengo urteetan ingurune honetan aurrera eramango diren proiektuen ezagutza maila handiagoa izateko baliatu ziren, ERTMS teknologia erabiliz egingo den seinaleztapena, batez ere. Horrez gain, ekitaldia aukera ona izan zen herrialde hartako sektoreko enpresekin...

Informazio gehiago

International Congress on High Speed

International Congress on High Speed

CAF Signalling, urriaren 4an, 5ean eta 6an Ciudad Realen egin zen Abiadura Handiari buruzko Nazioarteko Kongresuaren babesleetako bat izan zen. Raul Costa CAF Signallingeko nazio mailako zuzendariak, “ATO sobre ERTMS” hitzaldia eman zuen. Bertan, Raulek sakon azaldu zituen gure produktuaren (ATO) funtzionaltasuna eta ezarpena, eta baita I+G alorrean dugun dedikazio eta bilakaera garrantzitsua ere.

Informazio gehiago

Tehran Railway Exhibition

Tehran Railway Exhibition

Maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an Tehran Railway Exhibition azoka egin zen. Sektoreko enpresa garrantzitsuenak joan ziren bertara, horien artean CAF, gure matrizea, eta taldea osatzen duten enpresak. Azokan parte hartzearen helburu nagusia, CAF markaren presentzia eta ezagutza indartzen ahalegintzea izan zen, inguru hartako industria alorreko bezero eta partner garrantzitsuenentzat erreferentziazko enpresa izan dadin. Horrez gain, CAF Signallingek seinaleztapen proiektuak gauzatzeko duen gaitasuna eta...

Informazio gehiago