Trenbide-zirkulazioa Kudeatzeko Europako Sistemari (ETCS) irtenbidea emateko, CAF Signalling-ek AURIGA irtenbide integrala eskaintzen du.
AURIGAk prestazio handiko ETCS irtenbideak bermatzen ditu, hala 1. mailarako (AURIGA L1) nola 2. mailarako (AURIGA L2), bai eta sistema mistoetarako ere, non bi mailek elkarrekin funtzionatzen duten, interoperagarritasuna (teknikoa eta funtzionala) ziurtatuz, eta etekin esanguratsuak ekarriz alor operatiboan eta mantentze-lanen alorrean.
Bai AURIGA L1, bai AURIGA L2 ziurtapen-erakundeek homologatuta eta ziurtatuta daude, bai eta trenbidean bertan probatuta ere, eta honako hauek betetzen dituzte: ERTMS/ETCS (FRS) sistemako eskakizun funtzionalak, Interoperagarritasuneko Espezifikazio Teknikoak (TSI), ERTMS/ETCS (SRS) Sistemaren eskakizunetako espezifikazioak eta UNISIG estandarrak definitutako espezifikazioak.
Horrez gainera, CAF Signalling-ek AURIGA OBS tren barneko sistema integralaren plataforma eskaintzen du, ETCSko 1. eta 2. mailei erantzunez. Horrek muga nazionalez haragoko interoperagarritasuna ematen dio, hainbat fabrikatzaileren sistemekin bateragarria dena, eta trenen mugimendua ikuskatzen du, moldakortasun eta segurtasun handiz. CAF Taldeak material mugikorrari buruz duen know-how zabalari esker eta mota guztietako material mugikorretan txertatutako ekipamenduen askotariko sistemak integratzeko duen esperientziari esker, CAF Signalling-ek seinaleztapena integratzeko ingeniaritza-gaitasun handia eta material mugikorreko birgaikuntza-proiektuetako probak ere eskaintzen ditu –tren barneko geure ETCS teknologiaz gain–.