Berriak

CAF SIGNALLING-EK NAZIOARTEKO ZORROA SENDOTU DU URUGUAIEN LORTUTAKO KONTRATAZIO BERRIARI ESKER

CAF Signalling atzerriko merkatuetan indartzen jarraitzen du eta horren adierazle da Uruguaiko Trenbide Zentraleko proiektuaren kontratazio egin berria.

Kontratuaren bolumen osoa 50 milioi euro ingurukoa da. Horietatik 30 milioi inguru CAF Signalling-ek burutuko duen jarduerari dagozkio.

Seinaleztapen-sistemak, Kontrol-gunea eta Telekomunikazioak Trenbide Zentralaren proiekturako (Uruguai)

Trenbide Zentralaren partzuergo eraikitzaileak –Sacyr Construcción Uruguay S..A., Compañía Sudamericana de Empresas Eléctricas y Mecánicas y de Obras Públicas S.A., Nge Contracting S.A., eta Berkes Construcción y Montajes S.A. enpresek osatua– kontratu bat sinatu du CAF Signalling eta Revenga Smart Solutions enpresek osatutako partzuergoarekin.

Aipatu kontratuak, Trenbide Zentralaren proiektuko seinaleztapen- eta komunikazio-sistema guztien diseinua, fabrikazioa, ezarpena, probak eta martxan jartzea barne hartzen du.

Ia 276 km-ko ibilbide honek Paso de los Toros hiria (herrialdearen erdialdean) eta Montevideoko portua lotzen ditu. Besteak beste, proiektuak katigamendu elektroniko berriak ezartzea aurreikusten du; lineako trafikoa kontrolatzeko sistema zentralizatu bat; baita ERTMS L1 sistema ere.

Sistema honi esker, zama-trenak ibili ahal izango dira bi hirien artean; gainera, Montevideoko metropoli-barrutian 36 km-ko trafiko mistoaren zirkulazioa aurreikusten da. Honek, eremua indartu eta bertako beharrak estaltzea ahalbidetuko du, bidaiarien garraioari dagokionez.

Trenbide Zentralaren proiektua Uruguaiko Gobernuak bultzatua da eta hiriko garraioaren sistema modu-anitzarentzat garrantzi handiko azpiegitura-lan bat da, azken urteotan tren-sektoreko garrantzitsuena bilakatuz. Era berean, gaur egun Uruguai garatzen ari den garraio-azpiegituren garapen-programaren esparruan funtsezko urrats bat da. Honen helburua, logistika-plataforma indartzea da, lehiakortasun eta jasangarritasun handiagoa sustatzeko beharrezkoak baitira.

Compartir:

Utzi erantzuna