CAF Signalling (CAF Taldea), Eliop Otomatik Sistemleri filial turkiarrarekin batera, Turkiako TCDDrako (Turkiako Trenbide Administrazioa) trenbide-zirkulazioaren seinaleztapenerako kontratuaren esleipenduna izan da.
Trenbide-zirkulazioaren seinaleztapeneko eta telekomunikazioetako kontratua PEHLIVANKOY hiriaren inguruko tartearekin bat dator –Turkia Greziarekin eta Bulgariarekin lotzen duten trenbide-korridoreak lotzen dituen by-pass-aren barruan–. CAF Signalling exekutatzen ari den kontratuak trenbide-zirkulazioko seinaleztapenaren eguneraketa guztia jasotzen du, azken belaunaldiko katigamendu elektronikoetan, CTC batean eta lotutako esparru-elementuen eta komunikazioen birmoldaketa guztian oinarrituta. Kontratu horrek Teknologia eta Ingeniaritza espainiarrak proiektuen garapenean duen gaitasuna erakusten du, sektoreko nazioarteko konpainia nagusiekin eta txertatu beharreko sistemen gaitasun handiekin lehian.
Trenbide-tartea Turkiak Europar Batasunarekin dituen trenbide-korridoreen bidezko loturen barruan kokatzen da, nagusiki Greziarantz.
Trenbide-zirkulaziorako seinaleztapenaren proiektatutako irtenbidea S3e motako katigamendu elektronikoetan oinarrituta dago, CENELEC arauei jarraiki, kalitatezko estandar zorrotzenen mende.
CTC Trenbide-zirkulazioko Kontrol Zentroko irtenbidea CTC-SHERPAren potentzialtasunean oinarrituta dago. “Erabiltzeko prest” motako proiektuak trenbide-tarteko kontrol- eta esparru-ekipamendu guztietako diseinua, ingeniaritza, hornidura, instalazioa, abian jartzea eta ondorengo mantentze-lana jasotzen ditu.
CAF Signalling-ek 22 urte baino gehiagoko esperientzia duen filiala du Turkian (Eliop Otomatik Sistemleri), aplikazio ugarirekin hainbat sektoretan, bereziki, trenbidean eta metro arinetan, Antalya kasu.
Kontratu horrekin, CAF Signalling-ek nazioarteko jarduera garatzen eta indartzen du, erreferentzia esanguratsuekin Mediterranioko herrialdeetan, hala nola Marokon, Egipton eta Turkian eta Europa ekialdean, Bulgarian, kasu, Trenbide-zirkulaziorako Seinaleztapenean eta Telekomunikazioetan “erabiltzeko prest” motako irtenbide osatuak eskainita.