Eliop Seinalia enpresak (CAF Taldea) Energiaren urrutiko aginterako Rabateko Kontrol Zentroa eta Marokoko trenbide-sareko (ONCFkozuzendaritzak inauguratua) azpiestazioak jarri ditu abian.
Kontrol Zentroa Eliop Seilaliaenpresak ONCFrekin (Office National des Chemins de Fer) Marokoko trenbideetako sare elektrifikatuko azpiestazio elektriko guztien birgaikuntzarako eta urrutiko kontrolerako duen kontratuan jasota dago.
Egun exekuzioan dagoen kontratuak, egungo 55 azpiestazioen birgaikuntzaz eta horien urrutiko aginterako prestaketaz gain, honako hauek jasotzen ditu: komunikazio-sistema eta zuntz optikoa, suteen aurkako sistemak, bidegabe sartzeko sistemak eta sistema guztirako bi Kontrol Zentro nagusi; Rabatekoa da horien artean funtzionamenduan jarritako lehena.
ONCFren kontratu hori Eliop Seinalia enpresari esleitutako nazioarte mailako lizitazioaren emaitza izan zen eta Marokoko trenbideen modernizazio- eta berrikuntza-prozesuaren testuinguruan jaso zen; hori izan zen ONCFko lehen Kontrol Zentro modernoa.
Sistemak Marokon planifikatzen ari diren Abiadura Handiko linea eta azpiestazio berriak jaso behar ditu.
Trenbide Elektrifikazioaren Urrutiko Agintearen Kontrol Zentroko irtenbidea SHERPA Sistemaren potentzialtasunean oinarritzen da eta baita azpiestazioen kontrolerako eta gainbegiraketarako ELITEL RTUetan ere. “Erabiltzeko prest” motako proiektuak Kontrol Zentroetako eta trenbide-sareko esparru-ekipamenduetako diseinua, ingeniaritza, hornidura, instalazioa, abian jartzea eta ondorengo mantentze-lana jasotzen ditu.
Eliop Seinalia Marokon dago eta ONCFko erreferenteen artean dago, Trenbide-zirkulazioko Seinaleztapen Sistemetarako, Trafikoaren Kontrolerako Zentroetarako, Elektrifikaziorako Urrutiko Aginteetarako eta bestelako trenbide-irtenbideetarako.