UIC buru duen INESS (Integrated European Signalling System) Proiektua honako hauek osatutako nazioarteko partzuergo zabalak garatzen du: trenbide-zirkulazioko administrazioak, fabrikatzaileak, unibertsitateak, ikerketa-zentroak eta kontsultariak.
Europar Batasuneko Zazpigarren Ikerketa Esparru Programan jasotako proiektuak trenbide-administrazioetako beharrekiko normalizazio, eraginkortasun eta egokitzapen handiagoko printzipioen mendean ERTMS jasoko duten etorkizuneko seinaleztapen-sistemak definitzea du xede. Proiektuari 2008ko urrian eman zitzaion hasiera eta 2011ko irailerako amaitzea aurrez ikusita dago.
Proiektu honetan, CAF Signalling-ek aktiboki hartzen du parte Baldintza eta Diseinu alorretan, baita katigamenduen eta ERTMS sistemen beste elementu esanguratsu batzuen arteko interfazeetarako estandarren definizioan ere. Horri esker, enpresak konpromisoa indartzen du eta epe luzera begira bezeroei prestazio handiagoko seinaleztapen-sistemak eskaintzeko apustua egiten du, normalizazio maila handiagoarekin eta eraginkortasun handiagoarekin.