Berriak

CAF SIGNALLING-I ESLEITU ZAIO DONOSTIA IRUN TARTEKO TRENBIDE ZIRKULAZIORAKO SEINALEZTAPENA

Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) Eliop Seinalia enpresari kontratatu dio “Donostia – Irun tarteko Blokeo Automatiko Banalizatuaren (BAB) eta CTCa instalatzeko exekuzioa”.

Trenbide-zirkulaziorako seinaleztapen eta telekomunikazioetako kontratu hori, ADIF Espainiako iparraldean Frantziarekin lotzeko egiten ari den geltokietako eta trenbide-linea nagusietako berrikuntza eta modernizazioaren barruan jasota dago.

Hauek dira helburu nagusiak: zirkulazioaren segurtasuna hobetzea, instalatutako Blokeo Automatiko Banalizatuari esker, zirkulazioaren erregulartasuna hobetzea, instalazio zaharrak ordezkatzeari eta konfiguratzeari esker eta trenbide-esplotazioa arrazionalizatzea eta optimizatzea. Instalazio horien txertaketarekin, tarte horretan instalazioen esplotazioa hobetzea, zirkulazioaren fidagarritasuna handitzea eta instalatutako katigamenduen aprobetxamendua handitzea lortuko da.

Eliop Seinalia enpresari egindako esleipena katigamendu elektronikoen fabrikatzaile nagusien eta trenbide-zirkulaziorako seinaleztapen-enpresen arteko lizitazioaren emaitza izan da eta Eliop Seinalia nabarmendu da duen irtenbide teknikoari eta obra egiteko prezio lehiakorrari esker.

Donostia eta Irun arteko linea-tarteak Frantziarekiko loturan duen garrantzia aintzat hartuta, Lezo-Errenteriako katigamendu elektronikoaren aldaketa eta hedapena proiektatu da, besteak beste, baita Pasaiako katigamenduaren hedapena ere, Blokeo Automatiko Banalizatu berriaren txertaketarekin, egungo 2.200 V-ko energia-linearen ordezkapena Andoaingo eta Gaintxurizketako transformadore jasogailuarekin eta abar.

Proposatutako irtenbidea munduan 8 Trenbide Administrazio baino gehiagotan txertatuta dagoen 3tik 2 arkitektura, SIL 4, CENELEC araudiaren mendeko “S3e” katigamendu elektroniko berri eta modernoan oinarrituta dago. Katigamendu elektronikoak alboko estazioekin blokeoak egiteko komunikazio-gaitasun handia du, baita CTCrekin ere, operadorearen postua eragiketarako lekurik egokienean txertatzeko malgutasun handiarekin.

Kontratuak lotutako esparru-ekipamendu guztiaren berrikuntza jasotzen du, hala nola seinaleak, bide-zirkuituak, orratz-motorrak, komunikazioak, lotutako kable-sare guztia eta abar. Azpimarratzekoak dira Frantziarekiko konexioko –bai bidaiariena, bai merkantziena– etorkizuneko afektazioetan jarraipena izango duen obra garrantzitsuaren exekuzioarekin lotutako ingeniaritza eta zerbitzuak.

Compartir:

Utzi erantzuna