Berriak

Sprinter New Generation trenen probak Holandan

Joan den urriaren 19an CAFen lehenbiziko NS-Sprinter trenak entregatu eta aurkeztu ziren Holandan. Guztira 118 tren izango dira, eta lehenbizikoak proba eta homologaziorako entregatu ziren. Trenez bidaiatzen duen bidaiari kopurua gora ari da egiten Holandan. Hori dela eta, NSk 2.500 milioi € baino gehiago inbertituko ditu Sprinter berrietan, Intercity berrietan eta bere tren flotaren modernizazioan. CAFen 118 Sprinter horien eskaria, Holandak mugikortasun iraunkorrean eta irisgarritasunean duen mailari eusteko helburua duen eskala handiko inbertsio programa horren barruan dago.

Bidaiariek eroso bidaiatuko dute erabiltzaileen desioak beteko dituzten Sprinter berrietan: tren gardena, irekia, erakargarria eta energiaren ikuspegitik eraginkorra, wifia, gurpildun aulkietan doazenek ere erabili ahal izango dituzten komunak, korronte hartuneak, USB karga puntuak, bizikletak eramateko guneak eta sarrera erosoa unitateetan.

Tren horiek CAF Signalling teknologia daramate, Auriga OBS sistema, hain zuzen ere, hau da, 1. mailako eta 2. mailako ERTMS ekipo enbarkatua, Holandako ATB sistema nazionala ere barne hartzen duena.

Proba eta homologazio epealdi horiek CAFek Beasainen duen lantegian hasi ziren 2017ko otsailean. Ondoren, zenbait proba dinamiko egin zen Txekiar Errepublikan dagoen Velim proba eraztunean eta, amaitzeko, urrian, proba dinamikoak hasi ziren Holandan. Proba horiek amaitu ondoren, ziurtagiriei eta homologazioei dagokien beharrezko dokumentazio guztia entregatu da, urte honetako apirilean aurreikusita dagoen martxan jartzeko baimena lortzeko.

Aurreikusitakoa betetzen bada, 2018. urtearen amaieran hasiko da bidaiarientzako merkataritza zerbitzua eskaintzen.

Compartir:

Utzi erantzuna