Berriak

CAF SIGNALLINGEK EURASIA RAIL 2013AN TRENBIDE ARLOKO SEINALEZTAPENEAN IZANDAKO AZKEN AURRERAKUNTZAK ERAKUTSI ZITUEN

CAF Signallingek Eurasia Rail 2013ren hirugarren edizioan parte hartu zuen, Turkian.Trenbidearen sektorean mundu mailan hirugarren garrantzitsuena den plataforma profesional honetan, konpainiak garatutako azken aurrerapen teknologikoak erakutsi zituen.

CAF Signallingek Eurasia Rail 2013ren hirugarren edizioan parte hartu du. Edizioa Istanbulen (Turkia) izan zen 2013ko martxoaren 7tik 9ra.

Konpainia CAF Taldearen stand korporatiboan izan zen eta trenbideetako mundu mailako segmentu ugarietarako kontrol eta seinaleztapeneko teknologietan egindako azken aurrerapenak erakutsi zituen (abiadura handia, ohiko lineak, metroak, tranbiak eta merkantziak).

Ekitaldiaren hiru egunetan, mundu osoko garraioaren operadoreetako eta administrazioko ordezkari, aditu eta goi-kargu nagusiek interes berezia agertu zuten seinaleztapenaren arloan konpainiak egindako azken garapenen eta irtenbideekiko.  Horien artean, Turkiako Gobernuko ordezkariak, Bulgariako eta Txekiar Errepublikako trenbide-konpainietako kideak eta inguruko herrialde ugaritako ordezkariak izan ziren.

Eurasia Rail:CAF Signallingen sendotzea Turkian eta Asian

CAF Signallingek Eurasia Railen parte hartuta, Turkian, Ekialdeko Europan eta Asia aldeko herrialdeetan konpainiak duen presentzia indartu du; izan ere, nazioartekotzeko estrategian lehentasunezko merkatutzat hartuta daude horiek.

CAF Signallingek Turkian filiala du (CAF Synyalizasyon) eta hainbat sektoretan aplikazio ugari eginda garraio-sare modernoa ezartzen parte hartu du, batez ere trenbidea eta metro arinak ezartzen. Hori da Antalyaren kasua.

Turkiako konpainiaren proiektuak eskualdeko beste lorpen handi batzuekin batera aipatu behar dira, esaterako, Egiptoko trenbide-sareko seinaleztapen modernoa duen lehen linea, bertan segurtasun-estandar altueneko kokapen elektronikoak ezarri baitira.

Compartir:

Utzi erantzuna