Berriak

CAF SIGNALLING CAF TALDEKO TRENBIDE-ZIRKULAZIOKO SEINALEZTAPEN-ENPRESA BERRI GISA AURKEZTUKO DA INNOTRANS AZOKAN, IRAILAREN 18TIK 21ERA

CAF Signalling-eko standa CAFeko stand zentralean jasota dago (107. standa, 2.2 halla).

CAF Signalling enpresak, CAF Taldeko filial teknologikoa eta Eliop Seinalia eta Seinalia taldeko konpainien bat-egitearen emaitza denak, trenbide-zirkulaziorako seinaleztapen-sistemak garatzen, fabrikatzen, hornitzen eta mantentzen ditu, seinaleztapeneko irtenbide integralak eskainiz azpiegituretan eta material mugikorretan, bai Espainian, bai nazioarte mailan.

CAF Signalling enpresak trenbide-zirkulaziorako seinaleztapeneko “erabiltzeko prest” proiektuak garatzeko berezko gaitasuna eta ingeniaritza ditu eta horregatik ezaguna da Espainiako hainbat trenbide-administraziotan eta Europa, Amerika, Afrika, Ekialde Ertaina eta Asiako herrialdeetan.

CAF Signalling enpresaren estrategia honetan oinarritzen da:

  • Berezko teknologiako produktu aurreratuak izatea, bai jorratutako alorrean, bai azpiegituretan, horiek baitira irtenbide integralen funtsa. I+G+b-n egindako ahalegin esanguratsu eta gero eta handiagoari esker, batik bat, segurtasun-sistema kritikoen alorrean, CAF Signalling-ek bezeroei zuzendutako etengabeko berrikuntza eta orientazioa bultzatzen ditu.
  • Know-how handia seinaleztapeneko ingeniaritzan, beharrezkoa dena trenbide-zirkulazioko seinaleztapeneko erabiltzeko prest proiektuak garatzeko.
  • Proiektu konplexuak kudeatzeko eta exekutatzeko gaitasun handia, CAF matrizearen eta Taldeak trenbideen alorrean duen esperientzia zabalaren babesarekin.

 

CAF Signalling-ek giza talde gaztea, lehiakorra, dinamikoa eta enpresaren helburuekin eta bezeroekin konprometitutakoa du.

CAF Signalling-ek kalitatezko kudeaketa-sistema integratua du, erakundeak produktuetan eta zerbitzuetan kalitatezko estandar altuenak eskuratzeko duen konpromisoaren aitorpen publikoa egiten duten ziurtagiriekin.

Compartir:

Utzi erantzuna