CAF Signalling apirilaren 17tik 19ra bitartean Kuala Lumpurren egin zuten Rail Solutions Asia izenekoan, Asiako trenen sektoreko azoka nagusian, izan zen.Rail Solutions Asia Asiako hego-ekialdeko trenen sektoreko ekimen garrantzitsuena da eta eskualdeko enpresa garrantzitsuenak eta operadore nagusiak biltzen ditu, egindako aurreikuspenen arabera, zonalde hartan sektoreak hurrengo urteotan izango duen garapen handiarekin bat eginez.
CAF Signalling CAF Taldeko standean egon zen eta bere irtenbideak operadore nagusiei eta key player izenekoei (funtsezko eragileak) aurkezteko aukera izan zuen. Aurkezpena, gainera, ez zien Malaysiako eragileei soilik egin, baita eskualdeko beste herrialde batzuei ere: Thailandia, Singapur edo Taiwan, adibidez. CAFeko standera egindako bisiten artean, nabarmendu beharrekoak dira pertsona ospetsu hauek egindakoak: Azmi Abdullah Aziz, SPADeko (Land Public Transport Commission) garapeneko zuzendaria; edo Kamarulzaman Zainal, MIGHT erakundekoa (Malaysian Industry-Government Group for High Technology). Biak Malaysian Espainiako enbaxadorea denarekin, Maria Bassolsekin, gerturatu ziren.
Standera hainbat bisitari gerturatu zen CAF Signallingek abiadura handiko lineetarako eskaintzen dituen seinaleztapeneko irtenbideak ezagutzeko asmoz Kuala Lumpur eta Singapur arteko linea berriko proiektuarekin lotuta.