Berriak

CAF SIGNALLINGEK EGINGO DITU MURTZIARAKO AVEREN SEGURTASUN-SISTEMAK 155 MILIOIREN TRUKE

CAF Signallingek, FCCk eta Revenga Ingenierosek osatutako partzuergoak kontratua eskuratu du, Abiadura Handiaren (AVE) Murtziarako sarbidean segurtasun- eta telekomunikazio-sistemak instalatzeko. Kontratua 155 milioiren truke esleitu zaio.

Adifek kontratua esleitu dio CAF Signallingek, FFCk eta Revenga Ingenierosek osatutako partzuergoari. Kontratuaren helburuak honakoak dira: eraikuntza-proiektuak idaztea; lanak gauzatzea; instalazioak mantentzea; trenaren babes-sistemez, zirkulazio-kontrol zentralizatuaz, detekzio-sistema lagungarriez eta telekomunikazio finko eta GSM-R mugikorrez arduratzea; bai eta babes- eta segurtasun-instalazioak ezartzea ere Abiaduran Handiaren (AVE) sarbidean 155 milioi euroren truke.

Esleipenaren kopuru osotik 99 milioi euro lanak gauzatzeko faseari dagozkio. Gainerako 56 milioi euroak ondorengo 20 urteotan mantentzeko jaso ditu.

Instalazioak Monforte del Cid-Murtzia bidegunean kokatuta daude, Madril-Levante Abiadura Handiko linearen baitan. Albacete-Alacant bidegunea abiarazten den unetik, Murtziak abiadura handiz zuzeneko konexioa izango du Alacant, Albacete eta Madrilekin. Gainera, Madrildik Espainiako beste hirietara joaterik ere egongo da.

Bidegune hau Alacant eta Murtziako probintzietatik igarotzen da. 61,7 kilometroko luzera du. Horietatik 46,2 kilometro Alacanteko probintziari dagozkio eta gainerako 15,5 kilometroak Murtziari.

Compartir:

Utzi erantzuna