Berriak

CAF SIGNALLINGEK BERE SEGURTASUNAREN KUDEAKETA SISTEMA (SKS-SGS)

CAF Signallingek bere Segurtasunaren Kudeaketa Sistema (SKS-SGS) ziurtatu du CENELEC EN50126 arauaren eta Arriskuen Ebaluaziorako Segurtasun Metodo Komunei buruzko 402/2013 Araudi Europarraren arabera.

Ziurtagiri hori, CAF Taldeko Trenbideko Segurtasun Zuzendaritzak bultzatu duen “Trenbide Segurtasuna bultzatzeko S Planaren” barruan dago, eta taldeko beste enpresa batzuk beraien SKS-SGSa ziurtatzera eramango ditu.

Azken 2 urteetan, Safety prozesu talde batean zentralizaturik egindako lanaren emaitza da. Horrek, konpainiaren eremu guztietan segurtasunaren kudeaketa gauzatzea eragin du, prozesuak, prozedurak, gidak eta jarraibide teknikoak sortuz edo hobetuz. Denbora tarte horretan zenbait auditoria, barrukoak zein enpresa ziurtatzaileak (SNC-Lavalin, NoBo gisa kreditatua Erresuma Batuan) egindakoak, gainditu dira, sistemaren azken ziurtapenera heldu arte.

Ziurtagiri horrekin, CAF Signallingek beste pauso bat ematen du segurtasunaren kudeaketan, gure egungo eta etorkizuneko bezeroei konfiantzazko plus bat emanez, proiektuak gauzatzeko orduan prozesu egokiak aplikatzea funtsezkoa dela ahaztu gabe, Kudeaketa Sistemaren eta haren ziurtapenaren indarraldia bermatzeko.

Compartir:

Utzi erantzuna