Enpresak Alcobendasen zabaldu ditu bulego berriak espazio zabalagoarekin eta instalazioen hobekuntzarekin.
CAF Signallingen fase berria bulego berriekin. Enpresak gune berria inauguratu du Avenida de la Industria, 51 kalean, Alcobendasen (Madril), orain arteko bulegoetatik oso gertu.
Enpresaren helburu nagusia, langileen eta teknikarien gehikuntza azkarrera egokitutako instalazio berriak izatea da. Enpresaren apustu honetan, produkziorako espazioa handituko da bitarteko aurreratuenak ezarriz, eskuan ditugun proiektuei arrakastaz ekiteko eta I+G+b-n aurrera egiteko.
Madrileko bulegoen aldaketa, 2015ean enpresak Ordiziatik Donostiara egin zuen Gipuzkoako egoitza aldaketaren ondoren dator.