Berriak

CAF SIGNALLINGEI 16 MILIOITAN ESLEITU ZAIZKIO HERNANI-IRUN TRENBIDE ZATIKO SEINALEZTAPEN- ETA KOMUNIKAZIO-INSTALAZIOAK

CAF Signallingek eta Siemens Rail Automationek osatutako partzuergoak kontratua eskuratu du, Hernani-Irun arteko zabalera estandarreko trenbide zatia ezartzeko behar diren Seinaleztapen- eta Komunikazio-Sistemetarako. Kontratua 16,01 milioitan esleitu zaio.

Madril, 2016ko iraila. Adifek kontratua esleitu dio CAF Signallingek eta Siemens Rail Automationek osatutako partzuergoari. 16,01 milioi euroko kontratu honen helburuak hauexek dira: Hernani-Irun arteko zabalera estandarreko ezartzea dela eta trenbide zatiko Seinaleztapen- eta Komunikazio-Sistemetarako instalazioen moldakuntzaren eraikuntza-proiektuko lanak burutzea eta instalazioen kontserbazioa eta mantentzea.

Proiektu honen jarduketa-helmena  Madrid Chamartín – Hendaia 100 Lineako Andoaineko eta Iruneko geltokien arteko zatia da, gutxi gorabehera 30,4 km-koa, eta baita ere,  Hernani-Irun zatiko geltokiak eta Hernaniko albokoa (Andoain).

Egin beharreko lanak, besteak beste, hauexek dira:  Hernaniko katigamendu elektronikoa ahalmen handiagoko batekin ordezkatu, ezarriko diren 750 metroko pausagunetara egokitzeko eta desbideratzeen kopuru handiagoa dela eta; Donostia, Pasaia eta Lezo-Errenteriako katigamenduak zabaldu, trenbide nagusian zabalera estandarreko hirugarren errailera egokitzeko; geltokien sarreratan ezarrita dauden bitariko zabalerako desbideratzeen agintea eta kontrola, ibilbideak eta trenbide nagusiak bi zabaleratan sailkatzeko; Hernaniko aginte postu bideografiko lokala ordezkatu eta Donostiako, Pasaiako eta Lezo-Errenteriako aginte postu bideografikoak moldatu.

Baita ere, egungo trenbide zirkuituak, ardatz-zenbatzaileekin ordezkatuko dira bitariko zabalerako trenbideetan, Hernani eta Irunen artean, eta Hernaniko trenbide zirkuituak moldatuko dira geltokiko konfigurazio berria eta ibilbidearen Andoinekiko kantonamendu berria direla eta.

Gainera, Miranda de Ebroko Trafiko Kontrol Nagusiko (TKN) Postu Zentrala moldatu egingo da ezaugarri berrietara egokitzeko, hala nola, trenbide konfigurazio berria eta zabalera estandarreko esplotazioa, esplotazioko komunikazioen egokitzea,  proiektuak ukitzen dituen langela guztien hornidura elektrikoa, eta zabalera estandarra ezarri ondoren zerbitzutik kanpo geratu diren eremu- eta kabina-elementu guztien eraistea eta desmuntatzea.

Compartir:

Utzi erantzuna