Berriak

SCADA sistema martxan jartzea Valparaisoko Metroan

2016ko azaroan, CAF Signalling-ek “Valparaisoko Metroan SCADA sistema berriztatzeko” proiektua aurrera eramateko kontratua sinatu zuen. Kontratu horren barruan, Txilen dagoen Valparaisoko Metroko geltokiak eta energia azpiestazioak Portuko instalazioetan dagoen kontrol gunetik tele-agintzen zituzten SCADA zerbitzarien hardwarea eta softwarea berriztatu behar zen. Horrez gain, postu erredundantea instalatu zen El Soleko geltokian. Postu horretatik kontrola har daiteke, Portuko zerbitzariak zerbitzuz kanpo geratuz gero.

Lineak 20 geltoki ditu, eta tokian tokiko datuak Elitel motako urrunekoen sarearen bitartez jasotzen dira.

Lan gehienak Madrilgo instalazioetan egin ziren, hau da, beharrezko garapenak, FAT probak, urrunekoaren konfigurazioa eta proiektuaren kudeaketa. Hala ere, tokian tokiko lanetarako, probetarako eta zerbitzuan jartzeko, egoitza Txileko Santiagon duen PPA enpresa azpi-kontratatu zen.

Horrez gain, kontratuaren barruan 4 urteko mantentze-lanak, eta beste zentro batzuekin izan beharreko komunikaziorako ICCP protokoloaren ezarpenerako aukerako beste bat aurreikusten dira.

Proiektua 2018ko urtarrilaren 1ean amaitu zen, sistema martxan jarri zenean.

Compartir:

Utzi erantzuna