Berriak

CAF SIGNALLING, LIEJAKO TREN ARINEKO LEHEN LINEARAKO SEINALEZTAPENA

Valonia garraio-operadoreak (TEC) Liejako (Brusela) tren arineko lehen linearen eraikuntza, hornikuntza eta mantentze-lanen kontratuaren esleipena jakinarazi du.

Tram’Ardent partzuergoak (CAF taldeak bertan parte hartzen du) tren arineko 20 ibilgailu eta seinaleztapen-sistemak (katigamendua, ATP sistema, SAE eta CTC) emango ditu.

PPP motako proiektu honek linearen diseinua, eraikuntza, finantzazioa eta mantentze-lanak barne hartzen ditu. Aldiz, Liejako tren arinaren eragiketa-arduraduna TEC izango da.

Lineak 21 geltoki izango ditu modu anitzeko garraiobideen triangelu bat osatuko du, Guilleminseko Abiadura Handiko Tren-geltokiaren, autobus-geltokiaren eta tren arinaren geltokiaren artean. Azken hau, Liejako garraioaren bizkarrezurra bihurtuko da.

Waloniako mugikortasun ministroaren hitzetan, “Liejan tranbia bat eraikitzeak garraiobide berri bat iritsi dela esan nahi du eta, honekin batera, baita hiriarentzako bizi-kalitate hobe bat ere”.

Compartir:

Utzi erantzuna