Berriak

LEHEN QUASAR Q4 KATIGAMENDUA MARTXAN JARRI DA

Otsailaren 22an lehen QUASAR Q4 katigamendua martxan jarri da, ADIFen Vicálvaro-ko (Madril) Merkantzien Terminalean. Proiektu hau urte askoko lana izan da eta esfortzu eta inbertsio handiak suposatu ditu.

Martxan jartze hau gure Alcobedaseko bulegotatik gertuen egindako lehen segurtasun-lana suposatzen du, oso kilometro gutxitara bait dago instalazioa.

Bereziki harro gaude katigamendu hau teknologia propiokoa delako, S3e-aren bilakaera eta hobekuntza bat delako eta seinaleztapen-merkatuaren abangoardian kokatzen gaituelako. Industrializazioari, egokigarritasun optimizatuari eta lehiakortasunari heltzen diegunean, ekipamendu honekin izango ditugu hurrengo erronkak.

Eskertzekoa da, proiektu honetan lan egin duen taldeak izan duen jarrera, bereziki, Merkantzia Terminal batetan lanean egon direlako, beste batzuen teknologia erabili behar izan dutelako, proiektuak ekarri dituen kontratu-atzerapenak jasan behar izan dituztelako eta gainera pandemiaren urtean izan delako.

Guzti honegatik zorionak eman nahi dizkizuegu proiektu honetan modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi.

 

Compartir: