Berriak

CAF SIGNALLINGEK EL BERRÓN, SANTANDER, BILBO, LEÓN ETA OVIEDOKO CTC-AK BERRIZTATU ETA MANTENDUKO DITU

NAOS_centro_de_control_integrado

Adifek CAF Signallingi kontratu bana esleitu dio eraikuntza-proiektuak idazteko, berritze-lanak egiteko eta CTC sistemen mantentze-lanetarako, El Berrón (Asturias), Santander eta Bilboko aginte-postuetarako, zabalera metrikoko sarekoak; eta baita León eta Oviedoko postuetarako, sare konbentzionalekoak.

Bi kontratuen zenbateko osoa 17 milioi euro ingurukoa da: lehen kontratuaren zenbatekoa 8.281.126 €-koa da eta bigarren kontratuarena, 7.746.942 €-koa.

Egikaritze-epeak aurreikusitako hainbat jardueraren araberakoak dira. Hori dela eta, proiektuak idazteko epea lau hilabetekoa da; berritze-lanak egiteko epea, 20 hilabetekoa, eta aldatzen diren instalazioen mantentze lanak 20 urtez kontratatuko dira.

CTCen jarduketa nagusiak 

Jarduera nagusiak honakoak dira: El Berrón (Asturias), Santander eta Bilboko aginte-postuetan gaur egun dauden CTCak ordezkatzea; eta León eta Oviedoko kasuetan, NAOS Kontrol Integratuaren Zentroa instalatuko da, zeinak arkitektura berriagoa, fidagarriagoa eta seguruagoa izango duen. Horrez gain, Adifen protokolo estandarren ezarpena erantsi da, katigamenduen teleagintearentzat.

Compartir:

Utzi erantzuna