CAF Signallingek, bi urtez behin egiten den Elmia Nordic Rail azokan hartu zuen parte urriaren 10ean, 11n eta 12an, Suediako Jonkoping hirian. CAF Signalling, taldeko beste enpresa batzuekin batera egon zen, standa partekatuz. Egun horiek, hurrengo urteetan ingurune honetan aurrera eramango diren proiektuen ezagutza maila handiagoa izateko baliatu ziren, ERTMS teknologia erabiliz egingo den seinaleztapena, batez ere. Horrez gain, ekitaldia aukera ona izan zen herrialde hartako sektoreko enpresekin bilerak egiteko, etorkizuneko lankidetza posibleei begira.