Berriak

CAF SIGNALLING, MERKANTZIEN TRENENTZAKO TERMINALA, MADRIL-VICÁLVARO

Adif-ek lau trenbide berri egiteko lanen kontratuaren esleipena onetsi du, trenen harrera eta bidalketarako, 750 metroko trenentzat gaituak, baita Madril-Vicálvaro merkantzien trenentzako terminaleko hegoaldeko sortan katigamendu elektroniko berri bat egitea ere, CAF Signalling eta Sacyr Neopul enpresek osatutako ABEEri.

Esleipenaren zenbatekoa 15.5 milioi eurokoa da eta 18 hilabeteko egikaritze-epea du.

Proiektu hau Adifen lerro estrategiko nagusien barruan sartzen da, Madril-Vicálvaro merkantzien trenentzako terminalaren garrantzia dela eta; izan ere, Mediterraneoko eta Atlantikoko korridoreen nodo artikulatuan kokatua dago.

Proiektua terminal honen birmoldaketaren tamainak bereki zekartzan lau azpi-faseetako lehen fasea da. Hau gauzatu ahal izateko, fasetan banatu da, birmoldaketa egin bitartean terminalaren ohiko erabilerak bere horretan jarraitzeko.

CAF Signallingentzat erronka berri bat da, eta beste behin ere, nazio mailako merkatuko bezeroek gugan jarritako konfiantza erakusten du.

Madril-Vicálvaro terminalaren birmoldaketa “Konektatu Europa” (CEF) mekanismoarekin ko-finantzatua dago.

Compartir:

Utzi erantzuna