Berriak

CAF SIGNALLING-EK 1. MAILAKO ERTMS-A EZARRIKO DU TURKIAKO PAMUKOVA-KÖSEKÖY LINEAN

Emre-Ray bertako bazkidearekin eta Turkian duen CAF Sinyalizasyon filialarekin elkarlanean

CAF Signalling-ek eta Emre-Ray bertako bazkideak, Turkian dagoen Pamukova eta Köseköy arteko hirurogeita hamar kilometroko trenbide lineako 1. mailako ERTMS bitarteko komunikazio eta seinaleztapen kontratua lortu dute. Turkiako Trenbideek, TCDD-k, CAF Signalling-i ematen dioten bigarren esleipena da. Oso esleipen garrantzitsua da kokagunearengatik eta Ankara eta Istanbul lotuko dituzten abiadura handiko loturengatik, Pehlivanköy-Hüdüt lineako seinaleztapena martxan jarri ondoren. Proiektu horren barruan, Quasar S4e familiako katigamendu elektronikoak eta CAF Signalling-en Auriga L1 izeneko 1. mailako ERTMS-a ezartzea eta eremuko ekipo guztiak eta sekzio horretako telekomunikazioak eta energia hornidura berriztatzea aurreikusten dira. Halaber, CAF Signalling-en Naos sistema integratuko da, trafikoaren aginte postu zentralizatu gisa. Horrela ekipatuko dira seinaleztapena, eremuko elementu eta ekipo guztiekin eta katigamendu elektronikoekin, LEU-a (1. mailako ERTMS), eta trafikoaren aginte postua, eta baita ingeniaritza eta zerbitzuan jartzeko behar diren elementu guztiak ere. Emre-Ray bertako bazkidearen zeregin nagusia instalazioa izango da, CAF Signalling-en Turkiako CAF Sinyalizasyon filialaren laguntzarekin.

Compartir:

Utzi erantzuna