Erreferentziak

"Wales and Borders" proiektuaren faktoria motako ERTMS probak amaitzen dira

CAF Signalling ERTMS 2. mailako sistema Civity 21eko 21 trenetarako hornitzeaz eta ziurtatzeaz arduratzen da. BL3R2 ontziko sistemaren instalazio zuzena CAFeko DMU 197 klasean egiaztatu da.

Lehen QUASAR Q4 KATIGAMENDUA MARTXAN JARRI DA, ADIFen

lehen QUASAR Q4 katigamendua martxan jarri da, ADIFen Vicálvaro-ko (Madril) Merkantzien Terminalean.

Proiektu hau urte askoko lana izan da eta esfortzu eta inbertsio handiak suposatu ditu.

Bereziki harro gaude katigamendu hau teknologia propiokoa delako.

ETCS N1/N2 ekipo ontziratuak Northerneko (Inglaterra) CIVITY trenetarako

Northern eskualdean (Iparraldeko Ingalaterra) ETCS ekipo hornikuntza 98 CIVITY UK (43 EMU eta 55 DMU) trenetarako. Bi kabinako konfigurazioa dute trenek eta Ingraterrako TPWS sistema nazionalaren integrazioa barne hartzen dute.

ETCS N1/N2 ekipo ontziratua Renferen abiadura handiko OARIS trenerako

ETCS ekipo hornikuntza Renferen abiadura handiko OARIS trenerako. Bi kabinako konfigurazioa du trenak eta Espainako ASFA sistema nazionalaren integrazioa barne hartzen du.

Roca linearen seinaleztapena

  • Errele katigamenduetan oinarritutako gaur egungo seinaleztapena intregatuko duen Kontrol Zentro baten hornikuntza eta instalazioa
  • 22 aginte-mahai (tokiko kontrol postuak)

Izenburua Civity NS trenetarako ETCS ekipo ontziratuak (Holanda)

Holandako Civity trenetarako 118 ETCS ekipo ontziratu hornitzea. Bi kabinako ekipoak dira eta, horrez gain, STM ATB instalatuko da. Aurreikuspenen arabera, 2018 urtean jarriko dira martxan

Integratutako Kontrol Zentroa, ATO eta ontziratutako 2. mailako ERTMSa Mexiko-Toluca hiriarteko trenarentzat, SCT (MEXIKO)

Trenaren Operazio Automatikoko Sistemak (ATO), integratutako kontrol zentroa eta 2. mailako ontziratutako ERTMSa Mexiko eta Tolucaren arteko bidaiari linearako, 60 kilometrotako elektrifikatutako bide bikoitzarekin eta 6 tren-geltokirekin.

Taiwango Kaoshiung hiriko tren arinarentzat Seinaleztapen Sistema eta Kontrol-Gunea

22,1 kilometro eta 14 geltoki igarotzen dituen katenaria gabeko tren arin berriarentzat, Seinaleztapena eta barneraturiko Kontrol-Gunea. Seinaleztapen sistema honek Quasar S3e katigamendu elektronikoa darama. NAOS Kontrol-Guneak, trafikoa kontrolatzeko, ustiapenerako laguntzarako eta Energia kontrolatzeko sistemak integratzen ditu

1. mailako ERTMS daraman Seinaleztapen Sistema eta komunikazioak TCDD-ren (Turkia) Pamukova-Köseköy trenbideko linean

Pamukova eta Köseköy artean dagoen 70 kilometrotako trenbide lineantzat seinaleztapenaren eta komunikazioaren proiektu osoa. Seinaleztapen sistema honek Quasar S4e katigamendu elektronikoa, AURIGA L1 (1. mailako ERTMS sistema) eta NAOS trafikoko aginte-postua eramango ditu.

Cuiabá eskualderako tranbiaren seinaleztapena (Mato Grosso-Brasil)

Gaur egun, CAF Signalling seinaleztapen-proiektua diseinatzeko fasean dago eta horrek obra zibileko eraikuntzaren erabiltzeko prest kontraturako urrutiko energia-agintea, sistema elektromekanikoak eta Cuiabáko metropoli-eskualderako (Brasilgo Mato Grosso estatuko hiriburua) tranbia-unitate berrien hornidura jasotzen ditu, CAF, CR Almeida eta Santa Barbarak osatutako VLT Cuiabá Partzuergoari esleituta.

Obra eta hornidura hori garrantzi estrategiko handiko kontratua da, Latinoamerikako lehen erabiltzeko prest tranbia-sistema delako eta Cuiabáko (2014ko Munduko Futbol Txapelketako egoitzetako bat) bidaiarien garraioaren garapenaren aldeko apustu handia delako.

EEQ elektrifikazioaren urrutiko agintearen eta azpiestazioen sistema (EKUADOR)

VALPARAISOKO METROKO elektrifikazioaren urrutiko agintearen eta azpiestazioen sistema (TXILE)

DELHIKO METROKO elektrifikazioaren urrutiko agintearen eta azpiestazioen sistema (INDIA)

New Delhiko metroko elektrifikazio-sareko urrutiko kontrolaren sistema; bulego nagusiaz eta urrutikoen multzoaz osatua.

ONCF (MAROKO) elektrifikazio-sare guztiko trenbide-elektrifikazioko urrutiko agintearen eta azpiestazioen sistema

Marokoko elektrifikatutako trenbide-sare guztiko azpiestazioen eta ebaketa-postuen urrutiko agintea.

Potentzia-trakzioko azpiestazioak, katenariak, urrutiko kontrola eta SCADA, Marokoko trenbide-sareko elektrifikazioaren bi kontrol-zentrotan.

Alto del Arenaleko Kontrol Zentro Nagusiko elektrifikazioko urrutiko agintearen eta aspiestazioen sistema MADRILGO METROA (ESPAINIA)

Sareko hornidura elektrikoaren urrutiko kontrolerako Kargatzeko Bulego berria eta Komunikazio-sistema korporatiboa, lehendik dauden azpiestazio guztietan eta etorkizunekoetan protokoloaren front-end normalizatzaile gisa diharduten RTUekin. Aginte-postu integral berria Alto del Arenalen.

VALLADOLIDEKO trenbideko elektrifikazioko urrutiko agintearen eta azpiestazioen sistema ADIF (ESPAINIA)

Azpiestazioen sareko eta katenariako urrutiko kontrola jasotzen dituen energiaren urrutiko agintea. Hedapenak Eragiketa-postu zentrala eta 50 RTUko multzoaren hornidura jasotzen ditu, baina baita lehendik dauden beste batzuk ere.

MANZANARESKO trenbideko elektrifikazioko urrutiko agintearen eta azpiestazioen sistema ADIF (ESPAINIA)

MIRANDAKO trenbideko elektrifikazioko urrutiko agintearen eta azpiestazioen sistema ADIF (ESPAINIA)

VALENTZIAKO trenbideko elektrifikazioko urrutiko agintearen eta azpiestazioen sistema ADIF (ESPAINIA)

Azpiestazioen sareko eta katenariako urrutiko kontrola jasotzen dituen energiaren urrutiko agintea. Hedapenak Eragiketa-postu zentrala eta 60 RTUko multzoaren hornidura jasotzen ditu, baina baita lehendik dauden beste batzuk ere.

KORDOBAKO trenbideko elektrifikazioko urrutiko agintearen eta azpiestazioen sistema ADIF (ESPAINIA)

Azpiestazioen sareko eta katenariako urruko kontrola jasotzen dituen energiaren urrutiko agintea. Hedapenak Eragiketa-postu zentrala eta 70 RTUko multzoaren hornidura jasotzen ditu, baina baita lehendik dauden beste batzuk ere.

SEVILLAKO trenbideko elektrifikazioko urrutiko agintearen eta azpiestazioen sistema ADIF (ESPAINIA)

Azpiestazioen sareko eta katenariako urrutiko kontrola jasotzen dituen energiaren urrutiko agintea. Hedapenak Eragiketa-postu zentrala eta 50 RTUko multzoaren hornidura jasotzen ditu, baina baita lehendik dauden beste batzuk ere.

ENRko (National Railways) trenbide-zirkulazioko zentro zentralizatua (CTC) EGIPTO

ENRko trenbide turkiarretarako zirkulazioko kontrol zentralizatuaren (CTC) hornidura.

CONCEPCIÓNEKO trenbide-zirkulazioko zentro zentralizatua (CTC) EFE (TXILE)

Concepciónerako (Txile) zirkulazioko kontrol zentralizatuaren (CTC) hornidura.

ALAMEDAKO trenbide-zirkulazioko zentro zentralizatua (CTC) EFE (TXILE)

Alamedarako (Txile) zirkulazioko kontrol zentralizatuaren (CTC) hornidura.

OURENSEKO trenbide-zirkulazioko zentro zentralizatua (CTC) ADIF (ESPAINIA)

Galiziarako (Ourense) zirkulazioko zentro zentralizatuaren (CTC) hornidura, gaur egun, 80 satelite-postu eta katigamendurekin.

Albacete-Alacant (ESPAINIA) abiadura handiko lineako seinaleztapen- eta telekomunikazio-sistema

CAF “Albali Señalización” SPEko (Sociedad de Propósito Específico) kideetako bat da. Kideen artean daude: Adif eta Alsto, Isolux, Corsán, Comsa-Emte eta CAFek osatutako enpresa taldea. Elkarte hori proiektuari erantzuteko sortu da, ADIFek eskaintza eginda, lankidetza publiko pribatuko (CPP) sistemaren bidez, Albacete-Alacant abiadura handiko linean 2. mailako ERTMSko seinaleztapenaren eta telekomunikazioen bidez.

CAF Signalling da garapenaren, fabrikazioaren, hornidura-fasearen, instalazioaren eta abian jartzearen arduraduna, aginte-postuaren ondorengo mantentze-lanak barne, baita segurtasun-detektatzaileen sistema kontzentratzailearena ere, besteak beste.

ANTALYA (TURKIA) metro arinerako trenbideko seinaleztapen- eta komunikazio-sistema

Honen seinaleztapen- eta komunikazio-sistema: “Antalya tren arinaren sistema”, katenaria, trakzioaren elektrifikazioa eta “Antalya tren arinaren sistemaren” azpiestazioa.

Trenbideko seinaleztapen- eta komunikazio-sistema, ENR (National Railways) EGIPTO

Kairo iparraldeko trenbide-linearako seinaleztapen- eta telekomunikazio-sistema, Kairo eta Damietta arteko tren-linearen zati baten modernizazio guztia barne. Sistemak S3e katigamendu elektronikoak jasotzen ditu. Era berean, Kairo iparraldeko trenbide-seinaleztapeneko linearako CTC sistema hornitu, instalatu eta abian jarri da, SCADA sistema sateliteen bidez, 4 tren-geltoki energetikoki kontrolatzeko.

Plasencia Monfragüe (ESPAINIA) trenbide-lineako seinaleztapen- eta komunikazio-sistema, ADIF

Garapena, fabrikazioa, hornidura, instalazioa eta trenbide-seinaleztapena abian jartzea, Plasencia, Mirabel eta Monfragüeko triangeluaren lineako trenbide-zirkulaziorako katigamendu elektronikoak barne, baita CTC-SHERPA eta komunikazio-sistema ere.

Irun Donostia (ESPAINIA) trenbide-lineako seinaleztapen- eta komunikazio-sistema

Garapena, fabrikazioa eta hornidura-fasean, instalazioa eta seinaleztapen-sistema abian jartzea, katigamendu elektronikoak eta CTC barne, Irun-Donostia trenbide-lineako zirkulaziorako.

TAISE proiektua: Olmedo-Medina abiadura handiko tartean 1. eta 2. mailako berezko ERTMS irtenbidea txertatzeko proiektu pilotua, ADIF (ESPAINIA)

Garapena, ingeniaritza eta trenbideko seinaleztapen-sistemaren instalazioa eta 1. eta 2. mailako ERTMS sistemaren instalazioa Olmedo-Medina trenbideko tarte esperimentalean.

Danubioko Vidin-Calafat zubiaren tarteko seinaleztapena, NRIC (BULGARIA)

Trenbide-seinaleztapenaren garapena, fabrikazioa, hornidura, instalazioa eta funtzionamenduan jartzea, katigamendu elektronikoak, blokeoak, segurtasuneko instalazioak eta esparru- eta azpiegitura-elementuen egokitzapena barne, baita 1. mailako ERTMS sistema ere, Danubio gaineko Vidin-Calafat tartearen Europaz haraindiko Errumania eta Bulgaria arteko korridorerako.

Trenbideko seinaleztapen-proiektua Casablancan (ONCF) - MAROKO

CAF Signalling trenbideko seinaleztapen-proiektua garatzen ari da Casablancako (Casa Port) tren-geltoki nagusian, Marokoko trenbidea administratzeko, ONCF. Casa Porteko geltokiaren kontratua Marokon egiten ari diren trenbide nagusietako geltoki eta lineen berrikuntzaren eta modernizazioaren barruan jasota dago, abiadura handia barne.

Concepción trenbide-lineako seinaleztapen-sistema, EFE (TXILE)

Concepción lineako seinaleztapen-sistema.

ALAMEDA-CHILLAN, trenbide-lineako seinaleztapen-sistema, EFE (TXILE)

Alameda – Chillan lineako seinaleztapen-sistema.

Traslaviña (ESPAINIA) tren-geltokiko seinaleztapen- eta komunikazio-sistema, FEVE

Garapena, fabrikazioa, hornidura, instalazioa eta trenbide-seinaleztapena abian jartzea, Traslaviñako tren-geltokiko zirkulaziorako katigamendu elektronikoak barne.

Cistiernako (ESPAINIA) tren-geltokiko seinaleztapen- eta komunikazio-sistema, FEVE

Garapena, fabrikazioa, hornidura, instalazioa eta trenbide-seinaleztapena abian jartzea, Cistiernako tren-geltokiko zirkulaziorako katigamendu elektronikoak barne.

Arenys Massanet (ESPAINIA) trenbide-lineako seinaleztapen- eta komunikazio-sistema, ADIF

Garapena, fabrikazioa, hornidura, instalazioa eta trenbide-seinaleztapena abian jartzea, Arenys – Massanet lineako trenbide-zirkulaziorako katigamendu elektronikoak barne.

San Clodio Quirogako (ESPAINIA) tren-geltokiko seinaleztapen- eta komunikazio-sistema, ADIF

Garapena, fabrikazioa, hornidura, instalazioa eta trenbide-seinaleztapena abian jartzea, San Clodio Quirogako tren-geltokiko zirkulaziorako katigamendu elektronikoak barne.

Zamorako (ESPAINIA) tren-geltokiko seinaleztapen- eta komunikazio-sistema, ADIF

Garapena, fabrikazioa, hornidura, instalazioa eta trenbide-seinaleztapena abian jartzea, Zamorako tren-geltokiko zirkulaziorako katigamendu elektronikoak barne.

Palentzia Mataporquera (ESPAINIA) trenbide-lineako seinaleztapen- eta komunikazio-sistema, ADIF

Garapena, fabrikazioa, hornidura, instalazioa eta trenbide-seinaleztapena abian jartzea, Palentzia – Mataporquera lineako trenbide-zirkulaziorako katigamendu elektronikoak barne.

Monforte Ourense (ESPAINIA) trenbide-lineako seinaleztapen- eta komunikazio-sistema, ADIF

Garapena, fabrikazioa, hornidura, instalazioa eta trenbide-seinaleztapena abian jartzea, Monforte de Lemos – Ourense lineako trenbide-zirkulaziorako katigamendu elektronikoak barne. S3E katigamendu elektroniko hori, CENELEC araudipean garatu da, % 100ean espainola den teknologiarekin.