Berriak

CAF SIGNALLINGEK JERUSALEMGO TRANBIAREN SEINALEZTAPEN-SISTEMAK HORNITUKO DITU

JTMT (Jerusalem Transportation Masterplan Team) agintariak TransJerusalem J-Net Ltd partzuergoa (CAF Taldeak eta Shapir eraikitzaileak osatua) hautatu du Jerusalemgo tranbiaren proiektuaren esleipendun gisa.

Eragiketa hau 1.800 milioi euro baino gehiagokoa da. Proiektua PPP (Proiektu Publiko Pribatua) motakoa izango da. 27 trenbide kilometro, 53 geltoki berri eta hainbat biltegi eraikitzea barne hartzen du. Gaur egungo Linea Gorriaren 6,8 kilometro biltzen dituzte, eta baita Linea Berde berriaren eraikuntza ere, zeinak 20,6 kilometroko ibilbidea izango duen.

CAF Taldearen hornikuntza zatiaren zenbatekoa 500 milioi eurotik gorakoa da eta unitate berrien hornikuntza nahiz lehengoen konponketa eta seinaleztapen-sistemen (katigamenduak, CTC, ATP, AVLS, SAE, bidearen ekipamendua eta trenera igotzekoa) hornikuntza barne hartzen dute.

Linea Gorriaren eta Berdearen mantentze-lanen eta erabileraz gain –25 urtez eta 15 urtez (luzatzeko aukera), hurrenez hurren–.

Jerusalemgo tranbiaren proiektuarekin aurten hastea aurreikusten da eta sare berria 2025 urterako guztiz erabilgarri egotea espero da.

Bestalde, nabarmendu behar da, TransJerusalem J-Net Ltd partzuergoa beste talde lizitatzaile baten aurrean hautatua izan dela, zeina Shikun & Binui eta Egged (Israel), CRRC (Txina), Comsa (Espainia), Efatec (Portugal) eta MPK (Polonia) enpresek osatua zegoen.

Compartir:

Utzi erantzuna