Berriak

Berri nabarmenak

CAF SIGNALLING, 21DMS AURIGA OBSez HORNITUAK, KEOLIS AMEY-rentzat

CAF Signallingek kontratu bat sinatu du, AURIGA BL3 R2 OBS ERTMS 21 sistema hornitzeko.  Sistemek CAFen 21 DMU unitate parekatuko dituzte, Keolis Ameyrentzat (Wales and Borders Rail Franchise). AURIGA OBS izenekoa ERTMS sistema trinko eta modularra da, bezeroaren erabilera- eta merkataritza-beharretarako optimizatua eta pertsonalizatua. Trenaren mugimenduaren gainbegiratze segurua egiten du, erabilgarritasun- eta hutsegiteen aurkako funtzionamendu-maila altuarekin. […]

Gehiago irakurri…

NAOS_centro_de_control_integrado

CAF SIGNALLINGEK EL BERRÓN, SANTANDER, BILBO, LEÓN ETA OVIEDOKO CTC-AK BERRIZTATU ETA MANTENDUKO DITU

Adifek CAF Signallingi kontratu bana esleitu dio eraikuntza-proiektuak idazteko, berritze-lanak egiteko eta CTC sistemen mantentze-lanetarako, El Berrón (Asturias), Santander eta Bilboko aginte-postuetarako, zabalera metrikoko sarekoak; eta baita León eta Oviedoko postuetarako, sare konbentzionalekoak. Bi kontratuen zenbateko osoa 17 milioi euro ingurukoa da: lehen kontratuaren zenbatekoa 8.281.126 €-koa da eta bigarren kontratuarena, 7.746.942 €-koa. Egikaritze-epeak aurreikusitako […]

Gehiago irakurri…

CAF SIGNALLINGEK BLAU BERRIA INSTALATUKO DU, BUÑOL-UTIEL TARTEAN

Adifek CAF Signallingi proiektua idaztea eta BLAU (liberalizazio automatikoaren blokeoa) berri bat instalatzea esleitu dio, Buñol-Utiel tarteko bide bakarrean. Aranjuez – Valencia Font de Sant Luis linea. Tarte honek 46 km ditu eta egikaritze-epea 10 hilabetekoa da. Kontratuaren inbertsioa 6.442.131,24 milioi eurokoa da, BLAU ezartzeak, Valentzia eta Cuencako hiriburuak Utielen bitartez lotzen dituen linea konbentzionalaren […]

Gehiago irakurri…

Sprinter New Generation trenen probak Holandan

Joan den urriaren 19an CAFen lehenbiziko NS-Sprinter trenak entregatu eta aurkeztu ziren Holandan. Guztira 118 tren izango dira, eta lehenbizikoak proba eta homologaziorako entregatu ziren. Trenez bidaiatzen duen bidaiari kopurua gora ari da egiten Holandan. Hori dela eta, NSk 2.500 milioi € baino gehiago inbertituko ditu Sprinter berrietan, Intercity berrietan eta bere tren flotaren modernizazioan. […]

Gehiago irakurri…

CAF, ETS eta Euskotrenen arteko akordioa, azken belaunaldiko trenbideko teknologiaren garapenerako eta ezarpenerako

CAFek, ETSk (Euskal Trenbide Sarea) eta Euskotrenek akordioa lortu dute azken belaunaldiko trenbideko teknologiaren garapenean eta ezarpenean elkarrekin lan egiteko. Hasiera batean teknologia hori Euskadin ezarriko da, ondoren nazioartera zabaltzeko. Ekitaldi ofiziala Irunen dauden Arasoko kotxetegietan egin zen, eta bertan, beste batzuen artean Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak, Andres Arizkorreta CAFeko […]

Gehiago irakurri…

SCADA sistema martxan jartzea Valparaisoko Metroan

2016ko azaroan, CAF Signalling-ek “Valparaisoko Metroan SCADA sistema berriztatzeko” proiektua aurrera eramateko kontratua sinatu zuen. Kontratu horren barruan, Txilen dagoen Valparaisoko Metroko geltokiak eta energia azpiestazioak Portuko instalazioetan dagoen kontrol gunetik tele-agintzen zituzten SCADA zerbitzarien hardwarea eta softwarea berriztatu behar zen. Horrez gain, postu erredundantea instalatu zen El Soleko geltokian. Postu horretatik kontrola har daiteke, […]

Gehiago irakurri…

ICADE enplegu azoka

CAF Signallingek, Comillaseko Unibertsitate Pontifizioak urtero antolatzen duen XIX. enplegu foroan hartu zuen parte joan den urriaren 18an. Ekitaldiaren helburua, alde batetik ikasleak lan munduan sartzen laguntzea da, eta bestetik, enpresekin lankidetzan aritzea, beraien hutsuneak betetzeko soslai koalifikatuen bilaketan. Jardunaldian, konpainiaren jarduera nagusia, aurrera eramaten ditugun produktuak, eta beraien lan ibilbidea trenbide alorrean hasi nahi […]

Gehiago irakurri…

Elmia Nordic Rail

CAF Signallingek, bi urtez behin egiten den Elmia Nordic Rail azokan hartu zuen parte urriaren 10ean, 11n eta 12an, Suediako Jonkoping hirian. CAF Signalling, taldeko beste enpresa batzuekin batera egon zen, standa partekatuz. Egun horiek, hurrengo urteetan ingurune honetan aurrera eramango diren proiektuen ezagutza maila handiagoa izateko baliatu ziren, ERTMS teknologia erabiliz egingo den seinaleztapena, […]

Gehiago irakurri…

International Congress on High Speed

CAF Signalling, urriaren 4an, 5ean eta 6an Ciudad Realen egin zen Abiadura Handiari buruzko Nazioarteko Kongresuaren babesleetako bat izan zen. Raul Costa CAF Signallingeko nazio mailako zuzendariak, “ATO sobre ERTMS” hitzaldia eman zuen. Bertan, Raulek sakon azaldu zituen gure produktuaren (ATO) funtzionaltasuna eta ezarpena, eta baita I+G alorrean dugun dedikazio eta bilakaera garrantzitsua ere. […]

Gehiago irakurri…

Tehran Railway Exhibition

Maiatzaren 15, 16, 17 eta 18an Tehran Railway Exhibition azoka egin zen. Sektoreko enpresa garrantzitsuenak joan ziren bertara, horien artean CAF, gure matrizea, eta taldea osatzen duten enpresak. Azokan parte hartzearen helburu nagusia, CAF markaren presentzia eta ezagutza indartzen ahalegintzea izan zen, inguru hartako industria alorreko bezero eta partner garrantzitsuenentzat erreferentziazko enpresa izan dadin. Horrez […]

Gehiago irakurri…